Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

EAE-ko 2012. Urterako Lan Egutegia (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 21

DekretuA, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko jaiegunen egutegia onartzen duena.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du gaur.

Estatuaren legeria aplikatuz, 2012. urtean igande guztiak eta ondoren aipatzen diren egunak jaieguntzat hartuko dira lan ondorioetarako:

Urtarrilaren 6a, Jaunaren Agerkundea.
Apirilaren 5a, Ostegun Santua.
Apirilaren 6a, Ostiral Santua.
Apirilaren 9a, Pazko Astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
Urriaren 25a, Euskadiko Eguna.
Azaroaren 1a, Domu Santu Eguna.
Abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren Eguna.
Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a. Eguberri Eguna.
Lan ondorioetarako, 2012. urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde-ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako osoko bilkuren proposamenez. Lurralde historikoko gainerako udalerriekin batera edo aparte hartu ahalko dira.

Egutegi hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean egin behar dute proposamena udalek, eta beren lurralde ordezkaritzetara bidali.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan