Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

10.000.000 € Inguru Hiri-Merkataritzaren lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko Zonako Estrategiak Sustatzeko (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 21

Gaurko Jaurlaritzaren Kontseiluak hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programa onartu du, 9.978.570 euroko zenbatekoarekin. Diru kopuru hori honako modu honetan banatu da: 8.778.570 € udalen jardunetarako, hau da, 6.144.999 € 2011rako eta 2.633.571 € 2012rako, eta gainerako 1.200.000 € merkatarien elkarteen jardunetarako bideratuko dira.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadiko udalen eta elkarteen -merkatarien elkarteen eta elkarte mistoen- arteko lankidetza publiko/pribaturako egituren sorkuntza bultzatzea du helburu. Beraz, udal-inguruneei hiri-ekonomiarako ingurune gisako balioa emateaz gain, udal-estrategiarekiko esku-hartze integratu eta koherenteko foku gisa jokatuko duten zonako estrategiak garatu nahi dira, hain zuzen ere.

Emandako kopuruak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, eta euskal udalerri guztiei zuzenduta daude. Deialdi honetan biztanle-dentsitate baxuko hiriz kanpoko zonak hartu dira barnean, eta horretarako, biztanleen arabera diruz lagundu daitezkeen gehieneko kopuruak ezartzen dituen zerrendan tarte berriak sortu dira. Beraz, honako hauek jaso ditzakete laguntzak:

- 15.000 biztanle baino gehiagoko euskal udalerriak.
- 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, merkataritza biziberritzeko aukera duen hirigune historikoa dutenak.
- Beren eskualdeko ingurunean ekonomia eta merkataritza arloko erreferentziagunetzat har daitezkeen udalerriak
- 5.000 biztanletik beherako ingurunea duten gainerako euskal udalerriak.
- Merkatari-elkarteak, elkarte mistoak eta Euskadiko merkatarien elkarteen federazioak edo konfederazioak, merkatarien erroldan izena emanda daudenak.

2010eko ekitaldian, udalek 60 eskaera aurkeztu zituzten 131 jardun egiteko, eta azkenik 59k lortu zuten laguntza, guztira 120 jardun egiteko. Emandako zenbatekoa 7.360.000 € izan zen. Elkarteei dagokienez, 96 eskaeretatik 93ri eman zitzaien laguntza, 1.560.000 €-ko zenbatekoarekin.

Laguntza horiek Merkataritza Egokitzeko 2015eko Planak markatutako lan-ildoa betetzen dute, jardun-ildo nagusi gisa ezarriz jokaleku lehiakor eta profesionalagoa sustatzea, merkataritza garatzearren. Planaren hirugarren ardatz estrategikoak hiri-merkataritzaren dinamizazioa eta lehiakortasuna bultzatzen du, enpresen eta administrazioen arteko lankidetza indartuta, lurraldegune globalki erakargarriak lortzeko helburuarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan