Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadiko 50 Eraikin Publikok energia-kontsumoa % 20 murriztu beharko dute 2020. Urterako (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 21

Erabakia, energia-eraginkortasuna dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eraikinetan nola jokatu zehazten duen plana onartzekoa dena.

Eusko Jaurlaritzak sektore publikoan energia-eraginkortasunaren hobekuntza bultzatuko du Jaurlaritzaren gaurko Kontseiluak onartu duen plan batekin; plan horren bitartez, Euskadiko 50 eraikin publikok kontsumoa % 20 murriztuko dute 2020. urterako.

Plan horrek aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko neurriak dakartza energia-zerbitzuen kontratuen modalitatean, enpresa espezializatuek eginak. Energia Zerbitzuetako Enpresak (EZE) gai horretan espezialistak diren pertsona fisiko edo juridikoak dira, eta era berean nolabaiteko arrisku ekonomikoa beren gain hartzen dute. Energia hornitzeaz, kudeatzeaz, energia kontsumitzen duten instalazioak mantentzeaz eta energia berriztagarrien eta hondar-energien aurrezki, eraginkortasun eta aprobetxamendurako neurriak betearazteaz arduratzen dira. Enpresa horiek beren zerbitzuengatiko ordainketa, zatiz edo osorik, lortu den energia-aurrezkiaren arabera jasotzen dute.

Jardun honen xede izango dira euskal administrazio publikoaren jabetzakoak diren eta urtean 200.000 €-tik gorako energia-kontsumoa duten eraikinak. Plan horren barruan honako hauek dira balizko jardun-unitateak: ospitaleak, anbulatorioak, Eusko Jaurlaritzaren eraikinak, EHUren campusa, EITB, Arkauteko akademia, ertzaintzaren Erandioko eraikina, polizia-etxeak, institutuak, museoak, epaitegiak, Eusko Jaurlaritzaren alokairuko etxebizitzen sustapenak eta abar.

Planaren jardunaren lehen urratsa izango da eraikin horietan energia berriztagarrien balizko aurrezkia eta instalazioa energia-diagnostiko eta -auditorien bitartez identifikatzea, baita hori egiteko beharrezko neurriak finkatzea ere. Hori egin ondoren, enpresa espezializatuekin kontratuak egingo dira.

Proiektua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ardura den arren, horren jarraipena egiteko eta betetzeko sailen arteko batzorde bat eratuko da, eta planaren barruan sartzen diren eraikinak edukitzeagatik inplikatuta dagoen sail bakoitzean planaren ardura izango dutenek osatuko dute.

Bigarren helburu gisa, Eusko Jaurlaritzak energia-zerbitzuen merkatua dinamizatu nahi du erkidegoan. Sektore honetan eskaintza eta eskaria handitu nahi ditu, energiaren azken erabileraren energia-eraginkortasun handiagoa lortzeko eta merkatu horren hazkundea eta bideragarritasuna ziurtatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, proiektu berri horrekin, Europako araudiarekin eta estrategiarekin bat egin bahi du, izan ere, 2006az geroztiko zuzentarauek adierazten baitute Administrazioak eredu izan behar duela, bere ondarearen gaineko jardunekin, energia-aurrezpen eta -eraginkortasuneko neurriak zabalduz eta zerbitzu horien kontratazioa bultzatuz.

Iruzkin bat
  • @IDELabs
    2011.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    50 Edificios P úblicos de Euskadi deber án reducir el consumo de energ ía en un 20% para 2020 (Acuerdo del Consejo de Go http://t.co/r4a43Pr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan