Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

225 laguntza bekaren deialdia (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 21

Agindua, zeinen bidez lankidetza-beketarako deia egiten baita 2011-2012 ikasturterako.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko egunean agindu bat onartu du. Agindu horren bidez, laguntza bekak izeneko izaera bereziko ikasketetarako beken deialdia egiten da, 2011/2012 ikasturterako.

Dirulaguntzen zenbatekoa guztira 697.500 eurokoa da, eta horren bidez 225 laguntza beka emango zaizkie, hain zuzen, titulu ofizialak lortzeko ikasketetako azken urtea egiten ari diren eta unibertsitateko ikastegietan lagundu nahi duten Euskadiko auzotartasuna duten ikasleei.

Laguntza hauen onuradunek, ikasketak egiteaz gain, egunero hiru orduz lagunduko dute Unibertsitatean dagokien departamentuan. Ikasten ari diren alorrarekin zerikusia duten irakaskuntza edo ikerketa lanetan arituko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan