Berriak Segurtasuna

Josu Erkoreka: “Ahalegin guztia egingo dugu espetxe kudeaketaren transferentzia martxoan burutu ahal izateko”

2021-01-27

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Bizkaia Irratiko “Goizeko izarretan” saioan. Bertan, zuzentzen duen sailari buruzko hainbat gai errepasatu ditu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, besteak beste, espetxeen kudeaketaren transferentziaz mintzatu da. Josu Erkorekak nabarmendu du Gobernu Zentralaren jarrera inoiz baino baikorragoa dela eta negoziazio prozesua martxan dagoela. “Martxorako jarrita dago data eta ahalegin guztia egingo dugu transferentzia hori burutu ahal izateko; eta, hainbeste urte eta gero, Estatutuaren aurreikuspen hori behar den bezala bete ahal izateko”, azpimarratu du.

Halaber, Espainiako Gobernuan egin diren azken izendapenen inguruan galdetu diote Lehendakariordeari; eta esan du Carolina Darias solaskide ona zela eta Miquel Iceta ere hala izango dela uste duela, izan ere, lekuan-lekuko autogobernuaren aldeko jarrera erakutsi du eta berarekin harremana ona izan da lehen ere. “Solaskidetza oparoa eta eraginkorra izango dugulakoan nago, gure aldarrikapenak ondo ulertuko dituelako”, esan du.

Etxeratze aginduaren inguruan galdetuta, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeak gogorarazi du behin baino gehiagotan planteatu izan duela Jaurlaritzak etxeratze agindua aurreratzearena, eta Osasun sailburuak gaurko bilerara ere eramango duela proposamena. Horrela, etxeratze agindua aurreratzeko aukera legean aurreikusita egotearen garrantzia azpimarratu du, Autonomia Erkidego bakoitzak, bere egoeraren arabera, erabaki ahal izateko.”Hori eskatzen gabiltza eta jarraituko dugu eskatzen, horrek tresnak ematen dizkigulako behar izan ez gero neurri hori hartu ahal izateko”, gaineratu du.

Azken egunetako istiluen harira, Erkoreka sailburuak azpimarratu du Ertzaintzak eta Udaltzaingoak osasun publikoa babesteko onartu diren arauen betearazpena bermatu behar dutela, hori dela euren lana. “Hemen manifestazio eskubidea ez dago murriztuta, neurriak betez egin daiteke”, gaineratu du.

Elkarrizketan jorratutako beste gaietako bat atzo eratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea izan da. Segurtasun sailburuak nabarmendu du aurrerapauso handia dela polizia demokratikoaren ideian sakondu ahal izateko eta erakusten emateko gardentasunaren bidetik poliziaren jarduna hobetu

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak