Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta udaltzaingoek berriz egingo dituzte lurraldeen arteko mugikortasunaren kontrolak, lehendakariaren dekretu berriaren ondorioz ezarritako murrizketak betearazteko

2021-01-15

Iurreta, 2021eko urtarrilaren 15a.

Ertzaintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako udaltzaingoek berriz planifikatu dituzte errepideetako kontrol-dispositiboak, lehendakariaren 1/2021 Dekretuan urtarrilaren 12an onartutako neurriak eta mugikortasun-murrizketak betetzen diren zaintzeko.

Ertzaintzako eta udaltzaingoetako trafikoko eta herritarren babeserako unitateak berriz hasi dira lurraldeen eta herrien arteko mugikortasun-kontrolak egiten Euskadiko errepide nagusietan eta bigarren mailakoetan.

Dekretu berriak mantendu egingo ditu, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan sartzeko edo horietatik irteteko ezarritako murrizketak, eta aipatutako Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik bakarrik eta behar bezala justifikatuta soilik egin ahal izango dira joan-etorriak.

Horrez gainera, murriztuta dago norbera bizi den lurralde historikotik irtetea eta beste

lurralde historiko batean sartzea, salbuetsi diren kasuetan izan ezik, eta baimenduta dago lurralde historiko ezberdinetakoak izan arren mugakideak diren udalerrien arteko mugikortasuna ere, salbuespena izango da norbera bizi den herrian edo mugakidean COVID-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 500 baino handiagoa izatea 100.000 biztanleko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Bujanda, Jefe de la Ertzaintza