Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Jaurlaritzak argi berdea eman die alokairurako 272 etxebizitza eta zuzkidura-bizitokiri Irunen, Hernanin, Bilbon eta Gasteizen (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-06-21

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio alokairura bideratutako 244 zuzkidura-bizitoki eraikitzeari Irunen, Hernanin, Bilbon eta Gasteizen. Era berean, Hernanin 28 etxebizitza sozial erosteko baimena eman du, hauek ere alokairura bideratzeko.

Irun

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu egin du Lartzabal eremuan lurzoru zati baten titulartasuna Eusko Jaurlaritzari dohainik lagatzeko Irungo Udalak hartutako akordioa. Lur-zati horretan alokairurako 40 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira.

Hernani

Jaurlaritzak baimena eman du Hernaniko Txantxilla eremuan 28 etxebizitza sozial eta eranskinak eskuratzeko zuzeneko kontratazio bidez. Babestutako errentamendurako izango dira eta 2,2 milioi euro ordainduko du horretarako.

Gobernuak, halaber, 5,3 milioi euroko gastua baimendu du Hernaniko Antziolan alokairurako 53 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.

Bilbao

Bilbon, Larreagaburun eta Mirafloresen, 72 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko 7,4 milioi euroko gastua baimendu du Jaurlaritzak.

Vitoria-Gasteiz

Arriagako atean 19. zenbakian, alokairurako 79 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko 5,9 milioi euroko gastua baimendu du Jaurlaritzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan