Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak trastelekuetan egindako lapurretekin erlazionatutako dozenaka objektu aurkitu ditu

2021-01-14

Barakaldon gizon bat atxilotu dute hainbat lapurretarekin ustez zerikusia izateagatik

Barakaldo, 2021eko urtarrillaren 14a

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Barakaldoko eta Getxoko trasteleku batzuetan egindako lapurretekin zerikusia izateagatik.

Joan den astean, hainbat astetan ikertzen aritu ondoren, Sestaoko Ertzain-etxeko agenteek trasteleku batzuetan egindako lapurretekin zerikusia zuen gizon bat atxilotu zuten. Atxilotuak etxean zituen gordeta hainbat eta hainbat objektu, besteak beste: bizikleta batzuk, monopatinak, motorreko kaskoak, erremintak, ordenagailuak, urrutiko aginteak eta hainbat giltza-sorta. Elementu horiek azkenaldian Barakaldoko trasteleku batzuetatik lapurtutako objektuen zerrendarekin erlazionatuta zeuden.

Polizia-ikerketari esker egiaztatu ahal izan zen atxilotuak bi trasteleku zituela alokatuta: horietako bat Barakaldon eta bestea Lezaman. Ertzaintzaren Sestaoko baliabideak atxilotuak alokatuta zituen lonjetara agertu ziren, eta zaborra pilatuta eta dozenaka objektu (horietako batzuk balio handikoak) aurkitu zituzten, horietako batzuk trasteleku batzuetan egindako lapurretengatik jarritako salaketekin erlazionatuta zeudenak.

Adierazitako Ertzain-etxeko agenteak salatzaileekin harremanetan jarri dira aipatutako bi lonjetan zeuden lapurtutako objektuak berreskuratu ahal izan ditzaten. Eginbideak instruitzen ari den ikerlarien taldeak ikertzen jarraitzen du aurkitutako elementuen jabeak topatzeko, objektu ugari berreskuratu baitira. Atxilotua agintari judizialaren eskuetan utzi zuten dagozkion polizia-eginbideak bete ondoren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko