Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

2011-12 Ikasturterako LH-ko irakasleen etengabeko Prestakuntza Plana (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 21

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketa Zikloak irakasten dituzten irakasleentzako 2011-12 ikasturterako Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planeko ikastaroen deialdia arautzen duen agindua.

Agindua honek helburu dauka, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntza ikastaroetan parte hartu behar dutenak deitu eta hautatzeko prozedura ezartzea, eta bestetik, prestakuntza ikastaroak gainditzen dituzten irakasleentzako diru-laguntza arautzea.

Gehienez ere, 26.325€ erabiliko dira eta laguntza horiek ordaintzeko. Kopuru hori honela banatuko da: 15.795€ 2011n emango diren laguntzetarako erabiliko dira eta 10.530€, berriz, 2012 emango direnentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan