Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 443.000 euro erabiliko ditu liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko eta garatzeko (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 21

Agindua, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Agindua onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak. Aginduak 443.000 euro banatuko ditu.

Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du. Agindu horretako laguntzak liburutegi publikoa duten udalek jaso ditzakete, baldin eta liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan badago, bai eta udal liburutegi publikoak kudeatzeko eskudun diren Euskal Autonomia Erkiedgoko toki-erakundeek ere.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko elementuak jartzeko edo eskuratzeko 2011. urtean egiten diren jarduera bereziak izango dira finantzagai. 2011. urtetik hara zabaltzen diren inbertsio-proiektuetako zati bat diren inbertsio-jarduerak badira, haien banakotasuna eta erabilera beregaina dutela egiaztatu beharko da.

Diru-laguntza hauetarako 443.000 euro erabiliko dira. Jasotako diru-laguntzak ez du gaindituko eskatutako gastuaren %90, eta inolaz ere ez da izango 100.000 eurotik gorakoa eskabide bakoitzerako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan