Javier Hurtado sailburua: “Euskal turismoari eusteko planean laguntza zuzenak eta sustapen-neurriak barne hartuko dira, besteak beste"

2021-01-15


 

Bilboko Herri Irratiko "Egunon Bizkaia" programan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Turismoari Eusteko Planaren ildo nagusiak aurreratu ditu. Bertan, laguntza zuzenez gain, sektoreak eskatutako sustapen-jarduketak ere aurreikusten dira. “Turismoari Eusteko Planak —urtarrilaren amaierako, otsailaren hasierako aginduan jasoko da— oso egoera zaila bizitzen ari den eta administrazio guztiek esku hartu behar dugun sektore bat babesteko helburua du. Espainiako Gobernua oso ahalegin handia egiten ari da ABEEEkin, eta bidaia-agentziek ICO kreditu berriak azter ditzaten gonbidatzen ditut. Bertan, ezeztatutako bidaia konbinatuen itzulpen-gastuak jasota daude”.  

Alokairu komertzialei lotuta, Espainiako eta Nafarroako gobernuek adostutakoak bezalako neurriak —alokairuen negoziazioa lagunduko duten kenkari fiskalak aplikatzeko— har ditzaten eskatu die euskal ogasunei. “Bai, alokairuen pisua errentariak soilik bere gain ez hartzeko gogoeta egitera gonbidatzen ditut.  Foru Aldundiek koordinatuta jardun dezaten, eta egokiena dela uste dugun alokairuen negoziaziorako laguntza edo pizgarriren bat aurki dezaten espero dut”.

Hain zuzen ere, Hurtado sailburuak erakunde guztiek elkarlanean aritzeko beharra azpimarratu du, sektore bakoitzera bideratutako neurriak ezartzen eta koordinatzen jarraitzeko. “Erakunde guztien artean —Europar Batasuna, Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak— ahalik eta ahalegin handiena egin behar dugu egoera aldatzeko, baina jakinda administrazio bakar batek ere, berak bakarrik, ezin dituela sektore askotan eragiten ari den mundu-mailako pandemia baten ondorioak arindu”.

2 iruzkin
  • 2021-01-16

    Udalerriak gehiago ezagutarazi, baliteke bertako txoko guztiak arakatu ez dituen jendea egotea.

  • 2021-01-16

    Dar más a conocer los municipios, puede haya gente no haya explorado todos sus rincones.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak