Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-01-13

Atzo, 14.649 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 735 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 114 Araban, 370 Bizkaian, 237 Gipuzkoan eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 78 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urtarrilaren 4tik 10era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 36 hildako egon direla.

 

(*) Asteko buletina bihar argitaratuko da 12:30etan.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/13_enero_2021_Boletin.pdf

 

Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 13a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko