Garamendik azpimarratu du lehen aldiz espetxe-legeriaren betearazpenaren transferentzia jasotzen duen dokumentu bat dagoela

2021-01-13

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendiri elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan; eta bertan azpimarratu duenez, lehen aldiz espetxe-legediaren betearazpenaren transferentzia jasotzen duen dokumentu bat dago. Hala, espetxeen transferentzian gogor lan egiten ari direla ziurtatu du.

Garamendi sailburuak azpimarratu duenez, espetxeen transferentzia egiten denean, Eusko Jaurlaritzak espetxe-legeria betearazi ahal izango du, hau da, zentroak berak eta presoen bizitza antolatu ahal izango ditu; eta, gainera, tratamendurako, laneratzeko, lanerako prestakuntzarako, hezkuntzarako eta abarrerako politika propioak eduki ahalko dira. "Ulertzen dugu eta espero dugu, nolabait, presoen birgizarteratzea erraztuko dela", adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak