Berriak Segurtasuna

Donostian atxilotu dute denda batean lapurreta egin ondoren

2021-01-12

Atzo arratsaldean 28 urteko gizon bat atxilotu zuten Donostian, bertako Alde Zaharreko merkataritza-lokal batean lapurreta egin ondoren.

 

Ertzaintzako herritarren segurtasunerako baliabideek 28 urteko gizon bat atxilotu zuten astelehen arratsaldean, indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Lapurreta Donostiako Alde Zaharrean gertatu zen. Gizon bat burdinazko barra batekin sartu zen denda batean, eta langileari, mehatxu eginez, kutxako dirua emateko agindu zion.

Langileak dirua eman zionean, gizona korrika irten zen dendatik. Une horretan langilea kalera irten zen eta inguruan zebilen Ertzaintzaren patruila bati eman zion gertatutakoaren berri. Agenteak gizonaren bila hasi ziren, eta denda dagoen inguruko kaleak miatu ondoren, lokalaren arduradunak emandako deskribapenarekin bat zetorren gizon bati gelditzeko agindua eman zioten, baina gizonak korrika alde egin zuen. Agenteek harrapatu zutenean, honek aitortu zuen dendan lapurreta egin zuela eta burdinazko barra bota egin zuela, eta patruilak inguruan aurkitu zuen.

Horren guztiaren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten gizona, indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotua Donostiako Ertzain-etxera eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak betetzera, eta gaur, asteartea, egunean zehar utziko dute agintari judizialaren eskuetan Donostiako Guardiako Epaitegian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko