Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzaren egitura berria ofiziala da dagoeneko EHAAn argitaratu ostean

2011.eko ekainak 21

Erakunde propioaren hainbat agintarik osatutako Zuzendaritza Operatibo baten sorkuntza hartzen du

Astelehen honetan EHAAn argitaratuta, Ertzaintzaren egitura berriak izaera ofiziala hartu du jada. Konfigurazio berriaren aldaketarik nabarmena Ertzaintza propiotik eratorritako hainbat agintarik osatutako Zuzendaritza Operatibo baten sorkuntza da. Zuzendaritza berri honek egungo Ertzaintzaren Zuzendaritzaren eginkizunak hartuko lituzke.

Egitura berriak hartzen duen aldaketarik nabarmenena Ertzaintza propiotik eratorritako hainbat agintarik osatutako Zuzendaritza operatibo baten sorkuntza da. Ertzaintzako Buruzagitzak eta Buruzagitza Ondokoak osatuta, Zuzendaritza Operatibo hau sail ezberdinak zuzentzeaz eta ikuskatzeaz arduratuko da; gainera, solaskide bakarra izango da Herrizaingo Saileko zuzendaritza-egiturarekin. Buruzagitza berriaren burua José Antonio Varela, egungo Ertzaintzako Zuzendaria, izango da; hala, azken Zuzendaritza hori hutsik geratuko da. Egungo Zuzendaritzaren Buruondo Operatiboak hartuko du Buruzagitza Ondokoa.

Zuzendaritza Operatiboaren sorkuntzarekin, eraginkortasunik eta arrazionaltasunik maximoa lortu nahi da Ertzaintzaren funtzionamenduan, profesionaltasunaren irizpidea polizia-erakundean indartu delako eta figura berriak polizia-zerbitzu multzoari kohesio handiago bat ematea ahalbidetzen duelako. Bestalde, figura honek Ertzaintzaren barneko estruktura profesionalaren agintaritza karrera burutzea ahalbidetzen du.

Egitura berriak biltzen dituen gainontzeko hobekuntzak Ertzaintzaren Berregituratze eta Hobetze Planetik eratortzen dira. Hona hemen eman diren aldaketak:

Ikuskaritza eta Administrazio Atalak Plangintza eta Administrazio Unitateak bakar bat osatuz batu ditu eta Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiaren Unitatea eta Joko eta Ikuskizunen eta Segurtasun Pribatuko Unitateak bereganatu ditu. Krimen Gaietarako Poliziaren Atalaren barruan Krimen Gaietarako Guardiako Ikerketa Unitatea sartu da. Trafiko Atalean eta Terrorismoaren aurkako Atalean ez dago aldaketarik.

Azkenik, egitura berriaren arabera, orain dela 20 urte baino gehiago diseinatutako eskema baten araberako ertzain-etxeen lurralde-eremuak modu progresiboan egokituko dira. Aldi berean, premiazkotzat jotzen den neurrian eta baliabideak hobeto erabiltzeko eta erantzuteko denborak murrizte aldera, eremuak aldatu ahal izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko