Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta bere taldearen bilera ELKARREKIN PODEMOS+IU legebiltzar-taldeko ordezkariekin, EAEko 2021eko aurrekontuari buruz

2021-01-13

 

PEDRO AZPIAZU EKONOMIA ETA OGASUNEKO SAILBURUAK LEGEBILTZARREKO ELKARREKIN PODEMOS+IU TALDEAREKIN IZAN DUEN NEGOZIAZIO BILERAREN BALORAZIOA

2021EKO URTARRILAK 13

Iraupena: 11.30-12:15

Bilera birtuala izan da, Legebiltzarreko taldeko kide batek positibo eman duelako eta talde negoziatzaileak prebentziozko konfinamendua egin duelako.

Miren Gorrotxategik, Jon Hernandezek eta David Sotok “maximoen eta marra gorririk gabeko” proposamena egin diote Azpiazu sailburuari, EAEko aurrekontuak babestu ahal izateko.

ELKARREKIN PODEMOS+IU izan da negoziazio prozesuan sailburuarekin EAEko aurrekontuaren benetako negoziazioan sartzeko asmoz bildu den alderdi bakarra.

Hala, Azpiazuk proposamena arretaz aztertzeko konpromisoa hartu du, eta bilera bat itxi dute biharko, 16:00etarako, balizko elkarguneak aztertzen jarraitzeko.

OHARRA:

10:00etan, Pedro Azpiazu sailburua aurrekontu-proiektua Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean aurkezten ari zen ordu berean, EH Bilduk posta elektronikoz bidali du bere proposamena, komunikabideen aurrean ezagutzera eman baino minutu batzuk lehenago.

“Ez dugu izan proposamena jende aurrean azaldu aurretik aztertzeko aukerarik. Negoziazioari asmo zintzoarekin aurre egiteko nahiko modu atipikoa da. Antzezpen desegokia. Une honetan, lehen begiradan onartzea zaila dirudien proposamena aztertzen ari gara”, esan du Azpiazuk.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak