Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta bere taldearen bilera, VOX taldeko Amaia Martinez legebiltzarkidearekin, EAEko 2021eko aurrekontuari buruz

2021-01-11

 

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Vox legebiltzar-taldearekin aurrekontuen negoziazioaren inguruan egindako bileraren balorazioa


2021eko urtarrilak 11


Iraupena: 11.30-12.10

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak EAEko 2021eko aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu ditu, zorpetzea bereziki azpimarratuz Amaia Martinez eta Nicolas Gutierrez Voxeko ordezkariek bileran erakutsitako interesa dela eta.
Biek argi utzi dute urrun daudela eta "Gobernuarekiko jarrera antagonikoa" dutela. "Euskararen inposaketaz gain, aurrekontu orokorretan sartzen den gastu ideologikoa" kritikatu dute.
Hain urrun dauden posizioen aurrean, Azpiazuk uste du ez dagoela konbergentziarik posizioetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak