Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-01-11

Atzo, 10.706 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 560 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 67 Araban, 322 Bizkaian, 166 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 76 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, Aizarnazabalen 2021eko urtarrilaren 7an egindako baheketan 415 PCR egin ziren guztira, eta horietatik 10 izan ziren positiboak; positibotasun-tasa % 2,41ekoa izanik.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/11_enero_2021_Boletin.pdf

 

Ostalaritza itxita duten udalerrien ebazpena:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid_municipios_hosteleria/es_def/adjuntos/Resolucion-municipio-restauracion-11-enero-2021.pdf

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2021ko urtarrilaren 11a.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko