Berriak Herrizaingoa
Eu

Kanpaina batek gizartea sentsibilizatu nahi du genero-indarkeria ematen den familia-ingurunetan bizi diren adingabeen arazoaz

2011.eko ekainak 21

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak martxan jarri du

Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gizartea sentsibilizatzeko kanpaina bat jarri du martxan, genero-indarkeria ematen den familia-ingurunetan bizi diren adingabeen arazo larria jakitera emateko. Arazo hau heltzeko Zuzendaritzak antolatutako ekimenaren barnean dago kanpaina hau. Biktima diren emakumeen portzentaje handi bat arazo hau du eta honek, euren egoera pertsonalaren larritasuna areagotzen du eta euren seme-alaben garapen emozional eta bizi-garapen propioak hipotekatzen ditu.

Genero-indarkeriaren kontrako borroka Eusko Jaurlaritzaren jardueraren oinarrizko ardatz bat da giza-materian. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren sorkuntzak, Legealdiaren hasieran, gobernuaren ardura arazoa modu eraginkor eta seguruan lantzeko uzten du agerian.

Azken hilabeteetan zehar, Zuzendaritzak bere hasierako lan-esparrua zabaldu du orain arte landu ez diren edo partzialki landu diren genero-indarkeriaren zenbait aspektu kontuan hartzeko. Politika honen emaitza giza, biktimei atentzioa eskaintzeko leihatila bakarraren martxan jartzea, lanean sexu-jazarpena jasaten duten biktimen asistentziaren hedatzea eta genero-indarkeriaren kontrako borrokaren inplementazioa Eusko Jaurlaritzaren lehen Jarduera Planaren bidez dauzkagu.

Orain, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak beste pausu bat eman nahi du aipatutako arazoa duten familia-ingurunetan bizi diren adingabeak ere biktima moduan hartuta.

Arazo ikusezina gizartearentzat

Familia-ingurunetan genero-indarkeria egoerekin bizi behar izateagatik garapen emozional eta bizi-garapenean eraginak izaten dituzten adingabeen existentzia gure gizarteak ia kontuan hartzen ez duen gaia da. Egoera honetan egon daitezkeen adingabeen kopurua zehazteko datu ofizialik ez edukitzean, ikusezintasuna areagotzen da; hala, datu-falta hori konpontzea da Administrazio Publikoen lehen eginkizunetako bat. Emakumeen Kontrako Biolentzia Matxistaren Euskal Behatokiak lan horretan lagunduko du.

Egun, existitzen diren datu bakarrek babespen-aginduak lortu dituzten emakumeen zifratik ondorioztatutako adingabe kopuruaren estrapolazioei egiten diete erreferentzia. Hona hemen datu batzuk:

  • 2006an, UNICEFek Espainian 188.000 adingabe zeudela etxeko-biolentzia sufritzeko arriskuan estimatu zuen.
  • 2009an, Save the Children GKEak eta Ires Fundazioak Espainian etxean tratu txarrak edo genero-indarkeria jasaten zituzten 800.000 neskato era mutiko zeudela estimatu zuen.
  • Genero-indarkeriari buruzko 2010eko urtarrilaren Gobernu Ordezkaritzaren txostenaren arabera, 24.817 biktimen % 91,9k seme-alabak zituzten.
  • José Sanmartinen 2010eko "III Informe Internacional Violencia contra la Mujer en las relaciones de pareja en España" txostena kontuan hartuta, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen seme-alaben harira, % 40,24k euren amen kontrako biolentzia ikusi zuten zuzenean, % 21,34 umeen kontrako tratu txarren biktima izan ziren eta % 29,27 biktima zein ikusle zuzen izan ziren. Soilik % 9,15 ez ziren ez biktima ez lekuko izan. Gainera, txostenari amaiera emateko, Espainian emandako emakumeen hilketen % 11,84an seme-alabak aurrean zeudela aipatzen da.

Arazoa Euskadin

Gure Autonomia Erkidegoa aztertuta, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren 24 orduko Telefono Atentzio Zerbitzuak (900 840 111) bildutako datuen arabera, joan den urtean zerbitzu hau erabili zuten 1.604 emakumeetatik, 625ek (% 39) seme-alabarik ez zutela esan zuten, 704k (% 44) seme-alaba adingabe bat edo gehiago zutela esan zuten eta 122k (% 7,6) seme-alaba helduak zituztela esan zuten. 150 emakumek (% 9,4) ez zuten datu hau aipatu.

Seme-alaba adingabeak zituztela esan zuten 707 emakumeen artean, 434k seme edo alaba bat zuten, 217k bi seme edo bi alaba zituzten eta 56k hiru seme-alaba edo gehiago zituzten.

Hainbat ikerketa zientifiko aintzat hartuta, adingabeak amaren kontrako biolentziaren lekuko izateak eragin zuzena du eurengan eta probabilitate altuak daude euren garapenean kalte gogorrak sortzeko epe txiki eta luzean. Hala, portaera suntsitzailez osatutako ziklo bat eta jokabide-eredu negatiboak betikotzen dira (aipatutakoak biolentzia-pasarte hauen presentzian hazten dira).

Beraz, nahiz eta familia-ingurunean emandako genero-indarkeriaren gehiengoa emakumeen kontrakoa izaten den, adingabeak ere biktimak izaten dira zalantzarik gabe. Zenbait kasutan, biolentzia fisiko edo psikologikoaren biktima zuzenak dira eta beste batzuetan, ordea, euren amen kontrako biolentziaren hartzaileak dira. Hala, egoera hauek bizitzearen eraginez, arazo fisiko, psikiko, sozial eta akademikoak izan ahal dituzte, eta ekintza bortitzetan parte hartzeko arriskuan daude.

Herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina

Horregatik, orain arte amen kontrako biolentziaren ikusle soil moduan hartu direnen inguruan atentzioa deitzeko beharrari erantzuten dio gaur martxan jartzen den kanpainak. Adingabe hauek biolentzia honen biktima zuzenak dira eta gizartea horretaz kontzientziatu behar da: biolentziarekin harremanetan egoteak epe laburrean (aldaketa fisikoak, prozesu psikotraumatikoak edo auto-antolakuntzaren desorekak) zein luzean (loturaren desorekak, desoreka psikopatologikoak edo belaunaldien arteko biolentziaren transmisioa) izaten ditu eraginak.

Emakumearen kontrako biolentziaren barnean erasotzailearen jarrera ez dela arrisku bat seme-alaben kontra ezeztatu nahi du kanpainak. Horretaz gain, adingabeek, biktima zuzenak edo zeharkako biktimak izanda, eragin negatiboak (bai euren garapen fisikoan zein psikologikoan) epe laburrean zein luzean izan ahal dituztela nabarmendu nahi da. Pentsamenduak, balioak, portaera, eskola-errendimendua, moldaketa soziala eta emozioak alda daitezke, askotan, segurtasunik eza eta autoestimu baxua esperimentatzen dutelako, ez dutela ezer balio uste dutelako eta amek sufritzen duten biolentziaren erredun sentitzen direlako.

Kanpainaren leloak aipatzen duena gogoratu nahi dugu: neskato eta mutiko asko biktima bilakatzen dira euren amek sufritzen duten biolentziaren lekuko direnean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko