Monika Hernandok 'Transparentes, historias del exilio colombiano' izeneko nobela grafikoaren aurkezpenean hartu du parte

2021-01-08
  • Kolonbiako Egiaren Batzordearen liburuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du

Vitoria-Gasteiz, 2021/01/08

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok, gaur, 'Transparentes, Historias del exilio colombiano' izenburua daraman nobela grafikoaren aurkezpenean hartu du parte. Nobela Kolonbiako Egiaren Batzordeak sustatu, eta Javier de Isusik idatzi eta marraztu du. Eusko Jaurlaritzak nobela grafiko hori aurrera ateratzen lagundu du.

Aurkezpenean, Hernandok azpimarratu duenez, Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordearen liburu honen bidez “gertatutakoaren memoria egitea bilatzen da, biktimei hitza emanez, gertatutakoaren gainean gogoeta kritikoa eginez eta etorkizun oparoago batean pentsatuz”. Horren haritik, “herrialdetik ihes egin behar izan zuten biktimak eta pertsona errefuxiatuak Kolonbiarentzako orain arte existitzen ez zen errealitate bat direla” azpimarratu du.

Kolonbiako Egiaren Batzordeko Mandatari eta duela gutxi René Cassin saria eskuratu zuen Carlos Martin Beristainek, nobelaren idazle Javier de Isusik eta Egiaren Batzordeko lehendakari Aita Francisco De Roux-ek ere hartu dute parte sare sozialen bidez online eman duten aurkezpen honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Martín Beristain, Colombiako Egiaren Komisionatua