Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-01-07

Atzo, 7.235 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 501 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 73 Araban, 290 Bizkaian, 131 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 72 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 57 hildako egon direla.

 

(*) Asteko buletina gaur argitaratuko da 16:30etan, eta hurrengo txosten epidemiologikoa astelehenean eguneratuko da. Hala ere, egunero emango da datu orokorren berri.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/23_diciembre_Boletin.pdf

 

Ostalaritza itxita duten udalerrien ebazpena:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid_municipios_hosteleria/es_def/adjuntos/Resolucion-municipio-restauracion-07-enero-2021.pdf

 

 

Gasteizen, 2021ko urtarrilaren 7a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko