Berriak Osasuna

Ohar-informatiboa: Aizarnazabal

2021-01-05

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu diote PCR proba bat egitera joateko.

 

NORTZUK?

Aizarnazabalen bizi diren 6 urtetik gorako biztanleak, laginak hartuko diren lekura beren kabuz joan badaitezke. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira baieztatutako kasu baten kontaktu estutzat hartu diren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Zestoako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri, gaur, urtarrilak 5, 12:00etatik aurrera, eta urtarrilaren 7ko 10:00ak bitartean; edo, bestela, Osasun Aholkura deitu.

 Osasun Zentroa: 943 89 70 80

Osasun Aholkua: 900 20 30 50

 

NON ETA NOIZ

PCR probak Aizarnazabalgo Lauburu Kaleko Lauburu eraikinean egingo dira (kontsultategiaren ondoan), ostegunean, urtarrilaren 7an.

PCR probak ordutegi honetan egingo dira: 09:00etatik 14:00etara

* Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea) beren etxeetan bakartu eta beren osasun-zentrora deitzeko.

 

Donostia, 2020ko urtarrilaren 5a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau