Elkarlan Sariak
Berriak
qrcode

Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin

2021-01-04

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 2021. urterako 70.000 euroko balioarekin. Deialdi honetan hiru beka mota daude, mota bakoitzari ikerlan desberdin bat dagokiola. Hauetako biren helburua da bekadun izango direnak genero-harremanen testuinguruan agertzen ari diren ikerketa-gai eta -eremuetara bideratzea eta eremu horietan trebatzea sustatzea, eta gure gizartean balio-aldaketa bat gerta dadin laguntzea. Bestalde beste hirugarren beka baten bidez, oso aitortua den premia bati erantzungo zaio, hots, askotariko bereizkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakumeen premiak aztertzen eta premia horiei erantzuten aurrera egiteko beharrari. Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:

  1. a) 1. motako beka: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.
  2. b) 2. motako beka: Egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.
  3. c) 3. motako beka: Emakumeen sarbidea, parte-hartzea eta eragina arlo soziopolitikoan erabakiak hartzeko arloetan, eta emakumeen buruzagitza eta ahalduntze politiko, ekonomiko eta sozialari laguntzen dioten eta sistema patriarkala gainditzen laguntzen duten ekimenen eta estrategien bilaketa.
4 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-01-05

    On line adimen artifizialeko tresnak edo beste aholkularitza-euskarri bat, hobe erabakiak hartzea albiste faltsurik gabe iragazkia.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-01-05

    Herramientas inteligencia artificial on line u otro soporte asesoría mejor toma de decisiones sin noticias falsas filtro.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-01-04

    Baliabideak eta ikaskuntza-baliabideak bultzatu, urik gabe igerilekura ez botatzeagatik egoera ahulean dauden kolektiboen ekintzailetza.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-01-04

    Favorecer recursos aprendizaje no haga tirarse a la piscina sin agua emprendizaje colectivos desfavorecidos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)