Berriak Segurtasuna

Lau zauritu Usurbilen eta Aiaran gertatutako bi trafiko-istriputan

2021-01-02

Guztira lau gizonezko zauritu dira Ertzaintzak gaur, larunbata, arratsaldeko seiak arte, erregistratu dituen bi zirkulazio-istripu aipagarrienetan. Istripuak Usurbilgo eta Aiarako udal-barrutietan gertatu dira.

Goizeko zortziak baino lehentxeago, Volvo kamioi batek eta Opel auto batek jo dute elkar GI-20 errepidean, Usurbilgo udal-barrutian eta Bilborako noranzkoan, zihoazela. Bi gazte, 24 eta 25 urtekoak, Donostia ospitalera eraman dituzte. Hamarrak eta hamar aldera erretiratu dituzte bi ibilgailuak errepidetik, eta libre geratu da oztopatzen zuten erreia.

Bigarren istripua arratsaldeko ordu biak laurden gutxian gertatu da A-625 errepidean, Aiaran. Opel Zafira bat bidean iraulita geratu da Laudiorako noranzkoan. Autoan zihoazen bi bidariak, 52 eta 16 urtekoak, zaurituta geratu dira, eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Bidaiarietako bat autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da ateratzeko. Bidea arratsaldeko hiruak aldera geratu da libre.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko