Berriak Segurtasuna

Segurtasun Sailak datozen egunotan kontuz ibiltzeko eskatzen du, izotza eta elurra izango baitira konta nahiko baxuetan

2021-01-02

Vitoria-Gasteiz, 2021ko urtarrilak

  •  Elurragatik ezarritako alerta laranjaren lekua gaur 10:00etatik aurrera aktibatu diren abisu horiek hartuko dute, eta datozen egunotan mantendu egingo dira
  • Elurraz eta izotzaz gainera, txingor-zaparradak ere espero dira, batez ere isurialde kantauriarrean

 

Segurtasun Sailak datozen egunotan kontuz ibiltzeko eskatzen du, izotza eta elurra izango baitira kota nahiko baxuetan. Sailak desaktibatu egin du alerta laranja, eta horren lekuan abisu horia aktibatu du elurragatik gaur, larunbateko, urtarrilaren 2ko 10:00etatik datozen asteleheneko 00:00etara. Gaur 200-400 metroan egin dezake elurra (2-10 cm pila daitezke 1000 metroan, 2-10 cm 600 metroan eta 0-1 200 metroan), bihar, igandean, 300-500 metroan (2-20 cm meta daitezke 1000 metroan, 2-20 cm 600 metroan eta 0-1 cm 200 metroan) eta etzi, astelehenean, 200-400 metroan (5-10 cmi pila daitezke 1000 metroan, 5-10 cm 600 metroan eta 0-5 cm 200 metroan).

 

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, asteak aurrera egin ahala prezipitazioak gutxitzen joango badira ere, izotza eta hotza izango dira protagonista, eta elur-maila 200-400 metro inguruan kokatuko da.

Datozen egunotarako aurreikusitako tenperatura maximoak 5-7 ºC ingurukoak izango dira Bilbon eta Donostian, eta minimoak, berriz, 0-3 ºC ingurukoak; Gasteizen tenperatura maximoak 2-4 ºC ingurukoak izango dira eta minimoak, berriz, -5 eta -2 ºC ingurukoak.

Iragarpenen aurrean, Segurtasun Sailak aholkatzen du goialdeetan mendira ez joateko elur ugari dagoenez metatuta.

Gomendioak

  • Aurretik eskatu errepideen egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa, Euskalmeten eta/edo Eusko Jaurlaritzako Trafikoko 011 telefono-zenbakiaren bidez
  • Eguraldia oso txarra bada, hobe da ez bidaiatzea. Ahal izanez gero, garraio publikoa erabili.
  • Edonola ere, bidaiatzea ezinbestekoa izanez gero, ziurtatu pneumatikoak, argiak, balaztak eta izotz-kontrakoa ondo daudela; kateak beti eraman, erregai-depositua bete eta berokiak hartu. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti, bereziki bigarren mailako errepideetan zirkulatu behar baduzu. Neguko pneumatikoak jartzea gomendatzen da.
  • Poliki ibili, izotz-plakak egon baitaitezke, batez ere leku laiotzetan.
  • Aurreko autoarekin ohikoa baino segurtasun-tarte handiagoa utzi.
  • Ez aldatu noranzkoa bat-batean. Bolanteari gozotasunez eragin.
  • Izotza dagoen zonaldean sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
  • Jarri kateak izotza edo elur gogorra topatuz gero, baita zirkulazioko agenteek agintzen dizutenean ere. Elurretan ibilgailuan harrapatuta geratzen bazara:
  • Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
  • Ez atera autotik denboraleak barruan harrapatu bazaitu.
  • Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki, eta tarteka airea berritu.
  • Ez lo hartu. Tapakiren bat eskuratu, eta ondo jantzita egon.
  • Etxean:
  • Kontuz ibili berogailu-sistema osagarriekin, estufa edo sutontziekin, istripurik gerta ez dadin.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.

 

 

2 iruzkin
  • 2021-01-10

    Herritarren lankidetza garbitu eta arriskuak saihestu, esate baterako, amiltzeak. Seinaleztatu.

  • 2021-01-10

    Colaboración ciudadana limpiar e evitar riesgos como por ejemplo desplomes. Señalizar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak