Berriak Lehendakaritza
Eu

Bilbo 2014an Diseinuaren Munduko Hiriburua izateko finalista da.

2011.eko ekainak 21

Eusko Jaurlaritzak beste euskal administrazioekin batera babesten du ekimen hau

Bilbo 3 finalistetako bat da, 56 hiriren artetik

2014an Diseinuaren Munduko Hiriburua (WDC 2014)izateko aukeratuak izan diren 3 finalistetako bat da Bilbo. Aurkeztu diren 24 herrialdetako 56 hirien artean epaimahaiak eta aukeratu ditu Bilborekin batera urrian Sustapenerako Nazio arteko Elkartearen 2011ko Batzarrean Taipein (Taiwánen) jakitera emango den goraipamena jasotzeko aukera dutenen artean, eta Diseinu Industrialerako Elkarteen Nazioarteko Kontseiluak (ICSID) emango du horren berri.

Manuel Salinero Lehendakaritzaren idazkari nagusia gaur arratsaldean komunikabideen aurrean agertu da Iñaki Azkuna Bilboko alkatearekin eta José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, Bilbok 2014an Diseinuaren Munduko Hiriburua izateko aurkeztu duen hautagaitzak aurrera egin duela esateko.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak ekimenari babesa eman diote eta lankide izan dituzte, besteak beste, Creativity Zentrum, Cebek, Merkataritza Ganbara, arkitekto eta ekonomisten elkargo ofizialak, unibertsitate alorra, eta berrikuntza, diseinua eta enpresa garapenarekin zerikusia duten hainbat erakunde pribatu zein publiko.

Hain zuzen ere, Manu Salinerok azpimarratu nahi izan du “ekitaldi honen batasun irudia” hiria ordezkatzen duten instituzio eta erakunde guztiak proiektuan murgildu direlako. “Honek erakusten du elkarrekin aurrera egin ahal dugula herri gisa” esan du Lehendakaritzaren idazkari nagusiak bukatzeko.

Aukeraketa prozesua

Diseinuaren Munduko Hiriburu Turín (2008), Seúl (2010) eta Helsinki (2012) izan dira orain arte, eta diseinuaren hiriburu izendatzeak suposatzen du nazioarteko errekonozimendu bat izatea. Errekonozimendu hori hiritarren bizitzaren kalitatea indartzeko eta hobekuntza sustatzeko modurik eraginkorrena da.

Hiru hiriburu finalisten aurre aukeraketa egin ondoren, World Design Capital-eko (WDC) Antolakuntza Komiteak bisitatuko ditu hiriburuok hurrengo hilabeteetan eta aukeraketa egingo da. Hiruretako bat Diseinuaren Munduko Hiriburua izango da urriaren bukaeran Taiwan-en izango den Diseinuaren Nazio arteko Erakusketa dela-eta antolatu diren ekitaldietan.

Bilbo: Hirien diseinua lema “Bilbao World Design Capital 2014”rako proposatutako da eta Bilbo etorkizunerako preparatzeko ahaleginaren jarraipena da. Bilbo diseinuaren eta hiri eraldaketaren erreferentzia puntu bat da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)