Berriak Osasuna

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

2020-12-30

Atzo, 8.657 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 517 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 88 Araban, 216 Bizkaian, 207 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

 

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 79 pertsona ZIUn daude.

 

Bestalde, abenduaren 21tik 27ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 57 hildako egon direla.

 

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/30_diciembre_Boletin.pdf

 

 

Asteko buletina:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/30_diciembre_Boletin-semanal.pdf

 

 COVID-19ko txertaketa

Euskadik abenduaren 27an, igandean, hasi zuen COVID-19aren aurkako txertaketa, adinekoen egoitzetan. Aste honetan, atzo dosi gehiago jaso ostean, hiru lurraldeetan txertaketak jarraitzen du. Gaur, bihar eta larunbatean, Osakidetzako langileak Euskadi osoko 50 bat egoitzatara joango dira txertoa ematen jarraitzeko. Txertaketak datorren astean ere jarraituko du esparru soziosanitarioan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko