Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak % 46 baino gehiago igo du Gazte Juztizian egindako inbertsioa

2011.eko ekainak 20

Aurten 15 milioi eurotik gora inbertituko dira adingabeak berrezitzeari eta adingabeen epaitegiek ezarritako gazte-neurrien kopuruaren eta iraupenaren igoerari eraginkortasunez aurre egiteko

Gazte Justiziako ikastetxeetan erabilgarri dagoen plaza kopuruak % 39,7 igo du bi urteetan

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Idoia Mendia, gaur goizean agertu da Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Herrizaingo eta Justiziako Batzordean 2008-2012 eperako Gazte Justiziaren Planari buruzko informazioa emateko. Jaurlaritzaren Kontseiluan 2008ko azaroaren 18an onartuta, hirugarren plana da Jaurlaritzak 1996an adingabe arau-hausleen birgizarteratzeko eskumena hartu zuenetik.

Justizia Zuzendaritza da, hain zuzen, gaur egun plan horren ardura duena eta horri buruz sailburuak azaldu ditu hartu diren ekimen nagusiak horren bost helburu orokorrak lortzen aurrera egiteko:

- Adingabeek egindako arau-hausteak prebenitu eta murriztea.

- Erantzun arin eta egokia ematea adingabeek egindako arau-hausteei, eta arau-hausteak egiten dituzten adingabeei. Hala badagokio, erantzun zehatzaile eta hezitzaile baten bitartez.

- Erakundeen erantzunaren kalitatea eta eraginkortasuna handitzea, eta prozeduren kalitatean eta esku-hartzearen eta ebaluazioaren metodologia zientifikoan sakontzea.

- EAEko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren adingabeen epaitegiek emandako ebazpen judizial guztien betearazpena bermatzea.

- Adingabe arau-hausleen gizarteratzea lagundu edo hobetzea.

Eman duen hitzaldian, Mendiak 2008-2010 aldiko ebaluaketaren berri eman du, tarteko ebaluazioa deritzona. Tarte horretan, kautelazko neurrien igoera nabarmen bat eman zen, hau da berehala bete behar diren prebentziozko neurriena. Kautelazko barneratze kopurua da bereziki nabarmendu dena, 38tik 59ra (% 55,26).

Kautelazko neurriak

 

2008

2009

2010

Zaintzapeko askatasuna

32

30

39

Hezkuntza-taldean elkarbizitza

4

3

4

Kautelazko barneratzea

38

67

59

KAUTELAZKOAK GUZTIRA

74

100

102

Neurri irmoei dagokienez, hauek % 24,25a igo zuten (969tik 1.204ra) 2008tik 2010era arte. Eremu irekian betetzen direnek (adingabearen inguruan bertan; ez dute Gazte Justiziako ikastetxeetara joan beharrik) % 11,4ko igoera izan zuten. Barneratze neurriek, berriz, (norberaren etxebizitzatik irtetea eskatzen dute) % 73,1a igo zuten. 

Neurri irmoak 2008/2010

 

 

2008

2009

2010

GUZTIRA

A) Eguneko zentro batera joatea

19

34

26

79

B) Tratamendu anbulatorioa

8

22

10

40

C) Zaintzapeko askatasuna

285

310

327

922

D) Gizarte- eta hezkuntza-arloko lanak egin beharra

158

186

146

490

E) Gizartearen mesederako prestazioak

298

314

347

959

F) Asteburuko egonaldiak

102

152

128

382

G) Hezkuntza-taldean elkarbizitza

6

5

11

22

H) Barneratzea

93

116

209

418

Egoitza-eremua (F+G+H)

201

273

348

822

NEURRI IRMOAK GUZTIRA

969

1.139

1.204

3.312

           

Hiru urte hauetan ezarritako neurri kopuruaren igoerak eta horien izaerak (gazte justiziako ikastetxeetan bete behar izateak), diruari, giza baliabideei eta materialei dagokienez ahalegin handia egin behar izatea ekarri dute.

Gazte Justiziako ikastetxe-sareari dagokionez, sailburuak errepasatu egin ditu barneratze, asteburuetako egonaldi eta hezkuntza-taldean elkarbizitzako neurriak betetzea helburu duten egoitza-zerbitzu horien ezaugarri eta bilakaera. Eta adierazi du dagoen aurreikuspena dela 2011. urtea 123 plaza erabilgarriekin amaitzea, 2008an baino 35 gehiago.

% 39,77ko igoera hau ezinbestekoa da aurreko urtetik eman den barneratzeko eskaeren igoerari aurre egiteko.

Gazte justiziako ikastetxeak: plaza erabilgarriak

 

GAZTE JUSTIZIAKO IKASTETXEAK

2008

2009

2010

2011 (maiatza)

I. MAILA

Ibaiondo

34

39

39

39

II. MAILA

Uribarri

14

14

16

16

CEMAR

7

7

7

7

Andoiu/Gorbeia

7

7

15

15

Txema Fínez

 

 

 

10

Itxaslur

 

 

6

6

III. MAILA

Bilboko AE

6

6

6

6

Donostiako AE I

4

4

4

4

Donostiako AE II

6

6

6

6

Gasteizko AE

4

4

 

4

Ikastetxea. Asteburuko egonaldiak

Bizkaiko ikastetxea

6

6

6

6

GUZTIRA

 

88

93

105

119

Halaber, eremu irekiko neurriak betetzeko (tratamendu anbulatorioak, zaintzapeko askatasuna, gizarte- eta hezkuntza-arloko lanak, gizartearen mesederako prestazioak), Eusko Jaurlaritzak hiru eguneko zentroak ditu (lurralde bakoitzean bat) eta guztira 36 plaza dira.

Adingabeak berrezitzeari eta adingabeen epaitegiek ezarritako gazte-neurrien kopuruaren eta iraupenaren igoerari eraginkortasunez aurre egiteko, aurten 15,5 milioi euro inbertituko dira. Hortik, 12,2 milioi euro erabiliko dira adingabeen zentroen kudeaketarako; 2,1 milioi euro, gazteei askatasuna kentzen ez dieten neurriak betetzeko; eta 1,2 milioi euro, Gazte Justiziako ikastetxeak mantentze-lan eta segurtasunerako. Inbertsio hori 10,6 milioi eurokoa izan zen 2010ean.

"Bide horri jarraituko diogu. Inbertsioak, etengabeko prestakuntza, erakundeen arteko koordinazioa eta beharrezkoak diren ahalegin guztiak, ditugun aurrekontu-murrizketak kontuan hartuta, egun batean marra gorria gurutzatu zuen adingabe horrek, ezarritako neurria betetzen duenean, gizartean moldatu ahal izateko prestakuntza eduki dadin gai izateko. Ez dadila adingabe bat ere ikusezin edo gizarte-bazterrean geratu, zegokion unean erakundeetatik behar bezalako erantzuna ematen ez genuelako jakin", adierazi du Idoia Mendiak.

Iruzkin bat
  • @latejo
    2011.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    @Tierradehombres El Gobierno Vasco incrementa en mas de un 46% su inversion en Justicia Juvenil http://t.co/ScUnrMS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan