Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Baja eragin duten lan-istripuen %8 trafikokoak dira

2011.eko ekainak 20

Osalanek EHUko udako ikastaroetan aurkeztutako azterlan batean trafiko istripuek 2006. urtetik 2010.era izandako eboluzioa jasotzen da

2006. eta 2010. urteen artean baja eragin duten lan-istripuen % 8,16 trafikoko ezbeharrak izan dira. Datu horiek jasotzen dira Osalaneko arduradunek gaur, Donostian, EHUk laneko segurtasun eta osasunari buru antolatutako udako ikastaroen barruan aurkeztu duten azterlan berritzailean.

Bideko lan-istripuen eboluzioari buruz Osalanek egindako azterlanean jasotzen denez, azken bost urteotan baja eragin duten 224.417 lan-istripu izan dira, eta horietatik 18.321 trafikokoak izan dira. Horien barruan, azterlanak bi kategoria bereizten ditu:  batetik, "in itinere" istripuak, etxetik ohiko lantokirako -egoitzarako- bidean edo alderantziz gertatutakoak. Bestetik, "misioan" izandako istripuak, hau da, lan-arrazoiengatik lanaldiaren barruan egiten diren bidaietan gertatzen direnak (adibidez: mantentze-zerbitzuak, garraiolariak...).

Azken bost urteotan Euskadin 22.047 istripu gertatu dira in itinere: %60 trafikokoak izan ziren, eta gainerako %40 bestelako ezbeharrak. Azterlanaren idazleek konprobatu dutenez, trafikoko lan-istripuek murrizketa orokorra izan dute 2008. urtetik, "neurri batean krisi ekonomikoaren ondorioz". Epe horretan in itinere istripuak murriztu ziren gehien (%17,06), misioan izandakoak, berriz, gutxiago (%10,53).

Gizonek -batez ere, gazteek- trafiko-istripuak izateko joera handiagoa dute emakumeek baino. Horrela, in itinere gertatutako istripu gehienak dituen adin-taldea 25 urtetik 29ra bitartekoa da. Misioan izandako istripuen kasuan, berriz, intzidentzia handiena 30 urtetik 34rako tartean aurkitzen da.

Amaitzeko, trafikoko lan-istripua duen pertsonaren profila honakoa da: 25 eta 29 urte bitarteko gizonezkoa, lesio arina duena (dislokazioa edo bihurritua).

Iruzkin bat
  • @_Autoplus_
    2011.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT El 8% de los accidentes laborales con baja se debe a siniestros de tráfico . http://t.co/x5X63bw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko