Bingen Zupiria: "Datozen hilabeteetan itxaropen positiboarekin bizi beharko dugu - txertoagatik - baina baita arreta handiko eszenatoki batean ere"

2020-12-30

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote bihar Onda Vasca-ko “Euskadi Hoy” saioan. Bertan, besteak beste, Covid-19ren pandemia, horren ondorioak eta txertaketaren hasiera aipatu ditu, baita Lehendakariak eta Pedro Azpiazu sailburuak atzo aurkeztutako Euskadi Next programa ere.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari gaur goizaldean Maria Cristina zubiaren parean gertatutako Ertzaintzaren patruila baten istripuaz galdetu diote. Bingen Zupiriak gertatutakoa baieztatu du eta euskal gizartearen beharrei erantzuteko zerbitzua ematen duten langile publiko guztiak gogoratu ditu, eta besarkada solidario bat bidali die ertzain horien lankideei eta senideei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak