Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritza agindu bat prestatzen ari da joko areto eta jarduera jakinetan bankuko zordunketa txartelaren erabilera arautzeko, joko patologikoaren prebentzio neurri gisa

2020-12-29

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduak 29

  • Ordainketa elektronikoa nahasmenduren bat dagoen garaiz hautemateko trazabilitatea zehazteko elementu bat izan daiteke
  • Ordainketa-sistema horren erabilpena COVID-19ak eragindako osasun-krisiak bizkortu du
  • Lagungarria da kapital-zuriketa eta iruzurra gutxitzeko ere

 

Jokoaren Euskal Kontseiluak bilera telematikoa egin du gaur Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea buru dela, eta, besteak beste, joko areto eta jarduera jakinetan bankuko zordunketa txartelak edo antzeko dispositiboak erabiltzeko baldintzak arautzeko Jaurlaritza prestatzen ari den aginduaren berri eman du. Segurtasun Sailetik, bilera telematikoan izan dira, sailburuordeaz gain, Joko eta Ikuskizun zuzendaria, Aitor Uriarte, eta Ertzaintzako zuzendaria, Rodrigo Gartzia.

 

Joko-jardueretan txanpon asko erabiltzen dira, eta horrek zaildu egiten du joko-operadoreek dirua kudeatzea, eta, gainera, egindako operazioen trazabilitatea mugatzen du. Bestalde, ordainketa-sistema elektronikoen ezarpena areagotu egin du COVID-19ak eragindako osasun-krisiak eta dagozkion prebentzio-neurriak hartu izanak.

 

Jaurlaritza prestatzen ari den aginduan agerian geratzen da ordainketa elektronikoak ikuspegi epidemiologikotik erabiltzaileen osasuna bermatzeko dituen alde onak. Horrez gainera, sistema elektronikoen bidez egiten den ordainketa lagungarria izan daiteke joko patologikoari edo adikzioei aurrea hartzeko ere, pertsonen joko-jardueren trazabilitatea ezartzea eta, ondorioz, izan daitezkeen nahasmenduak garaiz hautematea eta prebentzio-neurri egokiak hartzea ahalbidetzen baitu.

 

Bestalde, aditzera eman behar da ordainketa-bide horrek eragina duela joko-aretoen segurtasuna hobetzean eta areto horietan egiten diren transakzioen trazabilitatea zehaztean ere, era horretara iruzurra eta kapital-zuriketa gutxitzen laguntzen baitu.

 

2 iruzkin
  • 2020-12-29

    Adikzioetarako joera duen profil genetiko bat dagoela esaten da. Ezabatu beharreko arriskua aurkitu eta ebaluatu behar da, eta, ezin denean, kontrolatu, minimizatuz.

  • 2020-12-29

    Se dice hay un perfil genético con propensión a adicciones. Se trata de localizar y evaluar el riesgo a eliminar y cuando no se pueda, a controlar minimizando.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak