Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Maiatzean % 40 murriztu da enplegu erregulazioko espedienteek eragindako langileen kopurua

2011.eko ekainak 20

 

Aurtengo maiatzean 1.040 langile sartu dira guztira enplegua erregulatzeko espedienteetan (EEE), iaz hilabete beran baino % 40 gutxiago.

EEEetan dauden langileen kopuruak behera egin du, laugarren hilabetez jarraian. Horrela, maiatzaren amaieran, 16.139 langile zeuden enplegu erregulazioan Euskadiko enpresetan.

Aurreko hilean, enplegua erregulatzeko 98 espediente baimendu zituen euskal administrazio publikoak, hau da, 2010eko maiatzean baino % 33 gutxiago eta aurreko hilean baino 24 gutxiago. Baimenduriko espedienteetatik, 73 etendurako espedienteak izan dira, 18 lanaldia murriztekoak eta 7 kontratuak azkentzekoak. Lan erreformaren ondorioz, lanaldia murrizteko espedienteen hazkundea izaten ari da oraindik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko