Berriak Segurtasuna

Donostiako hotel batean lapurretan ari zela atxilotu dute

2020-12-26

Donostia, 2020ko abenduak 26 

Ertzainek gizon bat atxilotu dute goizaldean, Gipuzkoako hiriburuko hotel batean lapurreta egin nahian harrapatu ondoren. Patruila batek ikusi du ustezko lapurra hotelean, bi ate behartu ondoren barruan zebilenean.

 

Ertzainek gaur, igandea, goizaldeko lauak hogei gutxian atxilotu dute gizona, Amara auzoko hotel bateko alarma batek ustezko lapurreta batez ohartarazi ondoren. Bertara hurbildu den Ertzaintzaren patruila batek egiaztatu du irekita zeudela itxita zegoen hoteleko kanpoko atea eta hallera sartzeko atea.

Patruilak gizon bat ikusi du barruan, eta hau, ertzainak ikustean, hotel barruan ezkutatzen saiatu da. Agenteek hotelean sartu eta gizona arrastatu dute lapurreta-delitua leporatuta.

Polizia-aurrekariak dituen atxilotua, 50 urtekoa, Ertzaintzaren egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan eramango dute agintari judizialaren aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko