Berriak Segurtasuna

Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du datorren astelehenerako, abenduaren 28rako, kostako inpaktuagatik eta nabigaziorako

2020-12-26

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduak 26

 

  • Kostako inpaktuagatik ezarritako alerta 00:00etatik 24:00etara egongo da aktibatuta
  • Nabigaziorako alerta laranja, berriz, bihar, igandea 21:00etatik 24:00etara aktibatuko da, eta astelehenean 00:00etatik 24:00etara, eta olatu handienen altuera 7 metrotik gorakoa izan daiteke.

 

Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du kostako inpaktuagatik datorren asteleheneko, abenduaren 28ko, 00:00etatik 24:00etara eta egoera horrek itsasgora inguruan izango du eraginik handiena. Bestalde, alerta laranja ere aktibatu du nabigaziorako (lehenengo bi milietan) bihar, igandea, 21:00etatik 24:00etara eta astelehenean 00:00etatik 24:00etara, eta olatu handienen altuera 7 metrotik gorakoa izatea espero da.

 

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Britaniar irletatik hurbil kokatuko den borraska sakon batek mendebaldeko denborale indartsua sortuko du, eta haize eta itsaso zakarra eta euri ugari eragingo ditu, batez ere isurialde kantauriarrean. Astelehenean, egun osoan zehar, itsas pasealekuak eta dikeak gainditzen eta kolpatzen dituzten olatuak eta zipriztinak espero dira, batez ere itsasgora inguruan. Nabigaziorako alertari dagokionez, Segurtasun Sailak ez du baztertzen aurreikusitako alerta laranjak gorrira egitea.

 

Horrez gain, iragarpenen arabera aire hotzagoa iritsiko da, eta elur-mailak, beraz, behera egingo du astelehen goizaldean eta 700-800 m inguruan kokatuko da, eta une jakin batzuetan 600 metroan. Litekeena da han-hemenka ekaitza eta txingor-zaparradak ere izatea, batez ere isurialde kantauriarrean. Prezipitazioak ugariak izango dira, kasu honetan ere bereziki isurialde kantauriarrean.

 

Tarteko mailetan elur ugari egin dezakeenez, eta aurreikuspenen arabera eguraldia zakarra izango denez, hotza, haizea eta prezipitazio ugariak izango baitira, Segurtasun Sailak gomendatzen du mendira ez joateko, bereziki 700-800 metrotik gora.

Gomendioak

  • Ez joan mendira, 700-800 metrotik gora.
  • Urrundu olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik (harkaitzetatik, lur-muturretatik eta kaietatik), eta ez gerturatu itsas pasealekuetara, lur-muturretara edo itsas labarretara. Uraren indarrak eraman egin zaitzake. Ez egin uretako kirolik. Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
  • Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Itsasora eroriz gero, saiatu olatuak lehertzen diren lekutik aldentzen, eskatu laguntza eta itxaron erreskatatu arte. Olatuek eramaten bazaituzte, zaude lasai; ez egin igeri korrontearen aurka, itsasertzeko korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

 

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak