Berriak Osasuna

Euskadik COVID-19aren aurkako lehen txertoak jaso ditu

2020-12-27

Osasuneko sailburua txertoen harreran izan da eta pandemiaren aurkako bide berri bati ekin diogula adierazi du

COVID-19 txertoaren lehen dosiak, Pfizerrek eta Biontech-ek garatutakoak, gaur goizean iritsi dira Euskadira, Guadalajaratik. Txagorritxu – Arabako Unibertsitate Ospitalean jaso dira, goizeko 10etan, eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak sinatu du harrera.

Gotzone Sagardui sailburuak adierazi duenez, txertoaren etorrera itxarondako unea da, eta pandemiaren "aurreko eta ondorengo" bat izango da. Materiala jasotzean, Osasuneko sailburuarekin batera, Osasuneko sailburuorde Iñaki Berraondo, Osakidetzako zuzendari nagusi Rosa Pérez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Itziar Larizgoitia eta Arabako ESIko ordezkariak egon dira.

LEHENENGO DOSIAK

Jaso den materiala entrega aurreratu bat da, 405 dosi ditu, eta hiru lotetan banatu dira, txertaketa-kanpaina hasiko den hiru lurralde historikoetako egoitzetan banatzeko: 140 dosi Araban, 85 dosi Bizkaian eta 180 Gipuzkoan. Erizaintzako eta erizaintza-laguntzaileko 16 profesionalek osatutako Osakidetzako taldea hiru egoitzetan egongo da gaur, egoiliarrei eta zentroetako profesionalei txertoa emateko.

Aurreikuspenen arabera, astero 16.000 dosi inguru bidaliko dira Euskadira, txertoa eremu soziosanitarioan ematen jarraitzeko, bai egoiliarrentzat, bai profesionalentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak