Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura (2011-06-23)

2011.eko ekainak 24

Gai-zerrenda:
Gai bakarra: "Arartekoaren 2010. urteko txostena, Legebiltzarraren Erregelamenduko 207. artikuluak dioenari jarraituz". (09\14\02\01\0003)

 

Gai-zerrenda:


1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, RTVEren EAEko Aholku Batzorderako Juan Carlos Cano Aristoy jaunaren bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, aholku batzorde horretako kide izendatzea. (09\11\07\02\0002)


2. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatzea eta behin betiko ebazpena hartzea: Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, azken atxilotuek egindako sexu erasoen eta tratu txarren salaketen inguruan. (09\11\02\01\0524) Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, inkomunikatutako atxiloketa erregimenaren bermeen sistema eta tratu txarrak eta tortura saihesteko mekanismoak hobetu eta indartzeari buruz. (09\11\02\01\0481)


3. Euskal Legebilzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, espetxeratuen zaintzako epaitegi berri bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0521)


4. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osakidetzaren enplegu publikoaren eskaintza berrietan euskarari buruzko balioespenaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0096)


5. Mozioa, Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, azalera-eskubidean eta behin betiko kalifikazioarekin eraikitako babes ofizialeko etxebizitzen lurzorua saltzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0097)


6. Mozioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, ETB-1 telebista integrala bihurtuko duen programazioaz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0098)

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan