Tapia: "Subillanan gas naturala esploratzeko proiektuaren etorkizuna ingurumen-baimena baduela kontuan hartuta aztertuko da"

2020-12-23
  • Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak Gasteizko Udalak lizentzia ukatu izana baloratu du, eta gogoratu du proiektuak Ingurumen Ministerioaren ingurumen-baimena duela 2019tik
  • "Ekonomia eta ingurumena elkarren osagarri izango dira. Industria lehiakorrago eta jasangarriago baterantz goaz; horrek inbertsio gehiago egitera behartzen gaitu, eta enpresekiko lankidetza ingurumenaren alderdian bideratzearen aldeko apustua egin dugu”

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du Radio Euskadiri emandako elkarrizketan, eta honako gai hauek azpimarratu ditu:

Gasaren esplorazioa Subijanan:

Gasteizko Udalak Arabako Subijanan gasa esploratzeko baimena ukatu izana baloratu du Tapiak, eta gogorarazi du proiektuak "2019tik Ingurumen Ministerioaren ingurumen-baimena" duela. "Beraz, esplorazio-zundaketarako baldintzak betetzen ditu".

Orain, proiektuaren sustatzaileek esku artean dituzten tresnak aztertuko dituzte. "Baliteke gaia hemen ez geratzea", azaldu du sailburuak. "Proiektu horren bazkideak eseri behar gara, eta aukerak aztertu, ingurumen-baimenak baduelako premisatik abiatuta".

Brexit-a eta aurrekontuak:

“Egunotan blokeatuta dauden kamioien irudiek akordiorik gabeko brexit-a zer izan daitekeen pentsatzera garamatzate. Pandemiaren egoerak aurreratu digu irudi hori. Auto-ilarez eta garraiolari horien egoera pertsonalaz gain, akordiorik gabeko brexit-aren entsegu orokor bat ere bada”.

EAEko enpresa bakoitzak kontingentzia-plana egin du akordiorik gabeko brexit baterako.

“Gaur egun, pandemiagatik aurre egin behar diogun krisiak gogoeta eragin behar die beste talde politikoei, eta ikusi behar dute Eusko Jaurlaritzak 2021erako aurkeztu dituen aurrekontuen helburuek partekatzeko moduko hamar helburu globali erantzuten dietela. Ez zait zaila iruditzen”.

“Jaurlaritza osoak lan egingo du Eusko Legebiltzarreko talde gehienek 2021eko aurrekontua babes dezaten, ez bakarrik Jaurlaritza sostengatzen dutenek”.

Ingurumena:

“Ekonomia eta ingurumena elkarren osagarri izango dira. Industria lehiakorrago eta iraunkorrago baterantz goaz, eta horrek inbertsio gehiago egitera behartzen gaitu. Enpresekiko lankidetza ingurumenaren alderdian bideratzearen aldeko apustua egin dugu”.

“Ahaleginak globala izan behar du; Euskadin berotegi-efektuko gasak murrizteari buruz hitz egiten denean, gogoratu behar da gasak atmosferara doazela, eta guztiona dela. Inplikazioak guztiona izan behar du”.

“Euskadin edo Txinan ekoizten den altzairua desberdina da. Europakoak emisio gutxiago ditu. Txinan energia kutsagarriagoa erabiltzen da. Ez badugu zerga berderik jartzen gehien kutsatzen duten produktuak zigortzeko, geure buruari tranpa egitea litzateke. CO2 mugan landu behar da. Europak zeresan handia du guztiok irizpide berdinekin eta modu berean lan egin dezagun”.

COVID-19

“Pandemiak Jaurlaritza eta herritarrak kezkatuta eta lanpetuta eduki behar gaitu. Guztion erantzukizuna da eragin handiagoa saihesteko neurriak hartzea”.

“Txertoak berme guztiekin ematen saiatuko gara. Segurtasuneko Euskal Zentroak baliabide guztiak jarriko ditu banaketa-prozesua ahalik eta seguruena izan dadin.”

 

 

 

 

 

4 iruzkin
  • 2020-12-24

    Azkenean, dena gauzak gaizki erabiltzera mugatzen da, ingurumen-inpaktuarekin eta baliabide mugatuekin mundu guztiak ezin du ibilgailu bat izan.

  • 2020-12-24

    Al final todo se limita al mal uso de las cosas, con impacto ambiental y recursos limitados no todo el mundo puede tener un vehículo.

  • 2020-12-23

    Erregai fosilak ospe txarra izaten hasi badira ere, sintesi-gasa sor daiteke, baita erregai-pilak erabili ere.

  • 2020-12-23

    Aunque los combustibles fósiles empiezan a tener mala fama, se puede crear gas de síntesis incluso utilización pilas de combustible.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak