Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Zuzeneko diru-laguntza Bizkaiko garraio partzuergoari, Covid-19aren ondorioz Bilboko Metroak izandako defizita finantzatzeko (Gobernu Bilera 2020-12-22)

2020-12-22

 

Gobernu Kontseiluak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari baimena eman dio 6 milioi euroko zuzeneko diru-laguntza emateko Bizkaiko Garraio Partzuergoari, Covid-19ak eta mugikortasun-murrizketek Metro Bilbaori eragin dizkioten ondorio ekonomikoak arintzeko. 

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2020ko Finantza Plana pandemiaren ondoriozko ezohiko inguruabarren eraginpean dago. Izatez, pandemiak herritarren bizitzaren esparru guztietan izan du eragina, eta mugikortasunaren murrizketak izan dira funtsezko alderdietako bat. 

Pandemiak eragin handia izan du Metro Bilbaoren aurreikuspenetan, behera egin baitu nabarmen bidaiarien kopuruak, eta, ondorioz, diru-sarrerak ere bai. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euroko ezohiko diru-laguntza eman du, bere esku baitago Metro Bilbaoren finantzaketaren % 50 —beste erdia Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzukizuna da—. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko