Berriak Hezkuntza

1.084.343 euro itunpeko irakaskuntzako sindikatuetako 18 liberatu finantzatzeko (Gobernu Bilera 2020-12-22)

2020-12-22

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran baimendu du itunpeko ikastetxeetako sindikatuetako 18 liberaturen kostua finantzatzea, 2020-2021 ikasturteari dagokiona. 1.084.342,69 euroko diru-kopurua eskatzen du finantziazio horrek.

Hezkuntza Administrazioak bere gain hartzen du finantziazio hau 2004ko azaroaren 19ko dataz Hezkuntza Sailak sindikatuekin eta sektoreko patronalekin sinatutako akordioei jarraiki.

Aipaturiko akordio horietan jasotzen denez, Administrazioak urtero finantzatuko ditu Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako Lan Hitzarmenaren eremuko 12 liberatu sindikal, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastolen Lan Hitzarmeneko 6 liberatu sindikal.

Irakasleak erabateko arduraldian sindikatuko zereginetan aritu daitezen liberatzeak duen kostua finantzatzeko xedea du 1.084.342,69 euroko kopuru horrek. Horietatik, 374.283,46 euro 2020ko iraila-abendua aldiari dagozkio, eta gainerako 710.059,23 euroekin 2021eko urtarrila-abuztua epea finantzatzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko