32,8 milioi euro Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoen garbiketa zerbitzuak kontratatzeko (Gobernu Bilera 2020-12-22)
- Kontratazio berrien kostuak barne hartzen du Covid-19k eragindako garbiketa-gastua handitzea
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran 32.860.619,77 euroko gastua onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta. Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetarako garbiketa zerbitzuak kontratatzera bideratua da diru-kopuru hori.
Gastua Gobernu Kontseiluan onarturik, Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetan garbiketa-zerbitzuak kontratatzeko lizitazioa hasiko du. Kontratazio horiek sei lotetan banatu dira, irizpide geografikoaren arabera antolatuta, baina, aldi berean, ikastetxeen berezitasunak ere kontuan hartuta.
Garbiketa-zerbitzuak ezinbestekoak dira ikastetxeek beharrezko higiene eta osasun-baldintzak bete ditzaten eta, era horretan, beren jarduera normaltasunez garatu ahal izan dezaten, are gehiago gaur egun bizi dugun pandemia egoeran. Hori dela eta, kontratazio horien kostu osoak barne hartzen du Covid-19k eragindako garbiketa-gastua handitzea, orain ere egiten ari den bezala.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 179 ikastetxe edo eraikinen garbiketaz ari gara, batez ere Bigarren Hezkuntzako Institutuak, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Hezkuntza Sailaren Berritzeguneak (Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroak) eta Musika Kontserbatorioak, guztiak ere Hezkuntza Sailaren menpeko zentroak.
Kontratuen iraupena bi ikasturtekoa izango da (2020-2021 eta 2021-2022), luzatzeko aukerarekin.
-
2021-01-20
Hola Karlos,
Toda la información relativa a este procedimiento saldrá publicada en breve en el perfil de contratante de euskadi.eus. Lo podrá buscar y consultar, una vez publicado, por su número de expediente: C02/009/2020
https://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpeperfi/es/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do?idioma=es#
Muchas gracias.