Berriak Hezkuntza

2020ko Euskadi Ikerketa Sariaren deialdia (Gobernu Bilera 2020-12-22)

2020-12-22

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza,sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du 2020ko Euskadi Ikerketa Sariaren deialdia egiten duen Agindua onartzeko erabakia, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz. 

Euskadi Ikerketa Sariak, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoa duenak, 42.000 euroko hornikuntza du, ezin zatituzkoa eta bakarra. Urtero deitzen da, baina bi urtean behingo errotazioa du, jarraian zehazten den eran: urte bikoitietan saria Zientzia eta Teknologiaren arloan ematen da, eta urte bakoitietan, aldiz, Gizarte Zientzien eta Humanitateen eremuan. 2020ko deialdia, beraz, Zientzia eta Teknologiaren arloan deituko da. 

Euskadi Ikerketa Sarirako hautagai izan daitezke doktore tituluaren jabe diren ikertzaileak. Horrez gain, hautagaiak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikerketa zentroren batean aritu edo bertara atxikia izan beharko du, eta bere ibilbide zientifikoa Euskadin garatua izan, gutxienik 12 urtez, doktoregoa eskuratu ondoren. Era berean, Ikerbasque Fundazioak kontrataturiko irakasleen hautagaitzak ere onartuko dira, arestian aipaturiko sareko ikerketa zentroren batera atxikita badihardute. 

Hautagaitzak proposatu ditzakete bai erakunde zientifikoek, bai beste ikertzaile batzuek, eta baita hautagaiak berak ere. 

Zientzia eta Teknologiaren modalitateak arlo hauek sartzen ditu: Oinarrizko Zientziak, Bizitza eta Osasun Zientziak, Teknologia eta Arkitektura. Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateak arlo hauek sartzen ditu: Gizarte eta Ekonomia Zientziak, Zientzia Juridikoak eta Humanitateak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko