Euskal Estatistika Erakundearen, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren arteko hitzarmena, estatistikaren arlokoa (Gobernu Bilera 2020-12-22)
Gobernu Kontseiluak onartu du Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren (GSDN) eta Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) artean hitzarmen bat sinatzea. Hitzarmenaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoak GSDNren eta ISMren fitxategi eta datu-baseetan jasotako informazioa estatistika-helburuetarako aprobetxatzeko prozedurei, baldintzei eta edukiari dagokienez lankidetza-esparru egonkor bat ezartzea.
Emandako informazioa beharrezkoa da Euskal Estatistika Planaren estatistika-eragiketak garatu, egin eta zabaltzeko.
Eustaten helburu estrategikoetako bat da administrazio-jatorriko informazioaren erabilera areagotzea Euskal Estatistika Planaren estatistika-eragiketak egiteko. Helburu nagusia da informatzaileei kargak nabarmen murriztea, familiak edo enpresak izan, Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodeak planteatzen duenez.
Estatistikaren Europako Erregelamenduak eta Estatistikari buruzko Legeak administrazio-erregistroen titular diren erakundeen eta estatistika-institutuen arteko lankidetza-mekanismoak sortzea planteatzen dute, informazio-fluxu horiek koordinatzeko eta lankidetza-hitzarmen horietan islatzeko. Hitzarmen horietan datuen konfidentzialtasuna gorde eta bermatzen da, datuen izaera erreserbatuan eta Estatistika Legean aurreikusitako sekretu estatistikoan oinarrituta.