Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioiko diru laguntza onartu du Musika Bulegoaren “BESTE BAT!” zirkuitua bultzatzeko (Gobernu Bilera 2020-12-22)

2020-12-22

Gobernu Kontseiluak 1.487.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du gaur EHME-Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearentzat. Diru-laguntzaren helburua "BESTE BAT!" zuzeneko arteen zirkuitua garatzea da.

Covid-19ren pandemiak jarduera ekonomiko asko geldiaraztea edo moteltzea ekarri du, baita zuzeneko kultura ere. Martxoan erabateko geldialdia izan zen, udako jarduera asko bertan behera geratu ziren, eta, udaz geroztik, emanaldiak oso modu mugatuan egiten dira, edukierari eta errentagarritasun ekonomikoari dagokienez. Hori dela eta, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak arte bizien (musika, antzerkia eta dantza) zirkuitua bultzatu du Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen inguruan koordinatutako musika-programazioko areto pribatuetan. Zirkuituaren helburuak honako hauek dira:

  1. Arte bizien programazioa areagotzea, arte bizien sektoreko eragile guztien lan-jardueran berehala eragiteko.
  2. Publikoak kultur ekitaldietara joatera animatzea beti ere, leku eta espazio bakoitzean indarrean dauden segurtasun-baldintzak betez.
  3. Gizartea sentsibilizatzea kultura-sektorearen egoerari buruz, oro har, eta arte bizien egoerari buruz, bereziki.
  4. Kultura-sektoreak antolatutako ekitaldietan osasun-segurtasuna bermatzeko hilabete hauetan guztietan egin den ahalegina ikusaraztea.
  5. Jarduera babestea eta musika-programazioko espazio pribatuen – musika-aretoak – bideragarritasun-ereduei buruzko hausnarketa-prozesu bati ekitea.

BESTE BAT!

“BESTE BAT! Zuzeneko Arteen Zirkuituak” bi hilabetez zuzeneko 250 emanaldi baino gehiago eskaintzen ditu, hainbat diziplina artistikotan. Gehienak musika kontzertuak dira ( % 80), baina programazioan antzezlanak, dantza ikuskizunak eta zirku emanaldiak ere izango dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 40 areto eta antzoki baino gehiagotan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko