Berriak Segurtasuna

Donostia, taberna batean lapurretan ari zela harrapatu dute

2020-12-21

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo goizeko lehenengo orduan Donostiako taberna batean. Arrastatuak biltegiko sarrerako atea behartu zuen tabernara sartzeko.

Atzo, igandea, goizeko sei eta erdiak aldera, Ertzaintzaren patruila batek pertsona bat aurkitu zuen Aiete auzoko ostalaritza-establezimendu baten barruan. Agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, lokaleko biltegira sartzeko atea palankaz behartuta zegoen, eta bertatik sartu ahal izan zen susmagarria tabernara. Arrastatu duten gizona establezimenduko gela batean aurkitu zuten, lurrean etzanda eta argia itzalita. Lokala miatu zutenean, agenteek egiaztatu zuten alkoholdun edarien hainbat botila erabili zituela eta kutxa erregistratzailea ireki eta diru-kopuru txiki bat hartu zuela. Bestalde, gero aurkeztu zuten salaketaren arabera, biltegian hainbat kalte egin zituen.

Polizia-aurrekariak dituen atxilotua, 50 urtekoa, gaur goizean utzi dute agintari judizialaren eskuetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko