qrcode

Bingen Zupiriak Bilboko Arte Ederren Museoaren aurtengo ekitaldiko balantzea eta datorren urteari begirako jarduera ildo nagusiak aurkezteko prentsaurrekoan parte hartuko du

2020-12-21

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuaren bileran izan da gaur. Aurrez aurre eta telematikoki egindako bileran Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ere parte hartu dute. Horrela, museoaren Patronatuak Norman Fosterrek eta Luis Mª Uriartek diseinatutako handitze programa babestu du. 21 hilabeteko iraupena izango dute lanek eta bitartean museoak irekita jarraitu ahal izango du. Handitze horri esker, museoaren eraikin zaharraren zati handi bat irekita egongo da – lanek gutxien eragiten diotena –, eta jatorrizko sarreratik sartu ahal izango da bertara; bertan, behin-behineko arrapala bat jarriko da, irisgarritasuna errazteko.

Bingen Zupiriak ere 2020ko balantze bat ere egin du, eta, bertan, "museoa urte osoan zehar aktibo mantentzeko egindako ahalegin handia" nabarmendu du, "balantze hori ez da soilik audientzia datuetan oinarritzen, baizik eta, beste ezeren gainetik, museoa gizartearen zerbitzura mantentzeko egin den ahaleginean".

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak