Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak “Emakumea gaizki tratatzen duena gaizkilea da” kanpaina martxan jarri du

2009.eko abenduak 14

Ekinaldia bihar abiaraziko da emakumeen kontrato indarkeria zentsuratzea eta salatzearen helburuarekin.

Aresek deitoratu du urte askotan “justifikazio onartezinak “ bilatu direla eta erasotzaileak “gaizkileak” direla gogoratu du.


Eusko Jaurlaritzak bihartik aurrera eta aste bitan zehar “Emakumea gaizki tratatzen duena gaizkilea da” lelopean kanpaina berria martxan jarriko du gizartea emakumeen kontrako indarkeriari buruz sentikortzeko.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak adierazi duenez,  kanpaina honek indarkeria zentsuartzea eta salatzea du helburu. “Aldi gehiagotan justifikazioak bilatu dira”, hala nola alkohola edatea edota drogak kontsumitzea, emakumeen kontrako indarkeria kasuetan, baina “justifikaziorik ez dago”, gaineratu du.

Aurkezpen honetan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo arduraduna Mariola Serrano Genero Indarkeriaren Biktimen Laguntzarako zuzendariarekin egon da.

Rodolfo Aresen esanetan, Eusko Jaurlaritzak “erasotzaileak jazarriko ditu” bere ustez “pertsona arruntak” ez direlako, “gaizkileak” baizik. Tratu txarrak egiten dituen izaki « totalitarioa »-rekin « tolerantzi zero » jokaera izan behar da.

Bestalde, Mariola Serrano Genero Indarkeriaren Biktimen Bulegoko zuzendariak azpimarratu duenez, kanpaina honekin, erasotzaileen “erruduntasuna eta zigorra” bilatu nahi da.

Serranoren esanetan, indarkeria honen errudun bakarrak tratu txarrak egiten dituztenak dira, nahiz eta biktima askok sarritan bere burua errudun ikusi.

Eusko Jaurlaritzak dituen datuen arabera, urtarriletik urrira, 2.932 pertsona izan dira indarkeriaren biktimak bere bikote edo bikote ohien eskuz, pasadan urteko 2.835 pertsonen aurrean.

Datu hauei gehitu behar zaizkie familia barneko 888 biktimak, 2008an baino 58 pertsona gehiago eta 258 sexu askatasunaren kontrako delituak, pasadan urtean baino 34 pertsona gutxiago izan direnak.

Serranok azaldu duenez, etorkizunean emakumeen kontrato indarkeria, prostituzio bortxatua eta emakume eta nesken familia barneko  indarkeriari buruzko sentikortzeko kanpaina ezberdinak martxan jarriko dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Sailburua Rodolfo Ares