Berriak Segurtasuna

Erandion gizon bat atxilotu dute establezimendu batean lapurreta egin ondoren

2020-12-18

Ertzainek 37 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Erandion, bertako establezimendu batetik hamabi diferentzial-kaxa lapurtzea leporatuta; lapurtutakoaren balioa 10.000 euro ingurukoa da.

 

Atzo arratsaldeko bost eta erdiak aldera,  Ertzaintzako herritarren babeserako patruila bati Erandioko kale batera joateko eskatu zioten, gizon bat denda batean lapurreta egitera sartu baitzen.

Ertzainak berehala joan ziren esandako lekura, eta, dendaren arduradunarekin harremanetan jarri ondoren, jakin zuten gizon bat dendan sartu zela eta, abenduaren 10ean Iurretako lokal batean lapurreta egin zuen gizona zela ikusi zutenean, alto eman ziotela eta gizonak korrika alde egin zuela. Une horretan langileak bere atzetik irten ziren eta hesi baten gainetik jauzi egin ondoren lursail batean harrapatu zuten.

Agenteek ustezko lapurra identifikatu zuten, eta hainbat frogaketa egin ondoren jakin ahal izan zuten gizonak hamabi diferentzial-kaxa lapurtu berri zituela, lapurtutakoaren balioa 10.000 euro ingurukoa izanik, eta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zuten.

Arrastatuak polizia-aurrekariak ditu, eta goizean zehar eramango dute Bilboko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko