Berriak Herrizaingoa
Eu

Hidrokarburoek eragindako kutsaduran oinarritutako simulazio bat egingo dute Ereagako (Bizkaia) hondartzan

2011.eko ekainak 19

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak kudeatuko du

Ertzaintzako agenteek (Helikopteroen Unitatekoak eta Getxoko ertzain-etxekoak), Gurutze Gorriko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saileko kideek (Hondartzainak eta hondartzetako Garbiketa, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuetakoak), Getxoko Udalak (herriko Babes Zibilekoak, Udaltzaingoa eta Hondartzen Garbiketa eta Ingurumen Zerbitzukoak) eta Osasun Sailak (Osasun Publikoa) bihar (ekainak 20, astelehena) simulazio batean parte hartuko dute. Getxoko Ereagako hondartzan egingo da goizeko 10etatik aurrera.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren esku-hartze teknikariak arduratuko dira ekimena kudeatzeaz. Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemak ezartzen dituen taktika operatiboen informazio, hedapen, esku-hartze eta kudeaketa esparruak aztertu nahi dituzte, hala behar izanez gero, horiek hobetzeko beharrezko neurriak ezartze aldera.

Simulazioa garatzeko ustezko egoera

Hondartza denboraldian sartuta gaude. Gurutze Gorriko Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuko kideek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiketa Zerbitzukoek EAEko hondartzetan lanean dihardute. Bizkaiko SOS-Deiakeko Larrialdien Kudeaketa Zentroak Gurutze Gorriko Salbamendu eta Sorospeneko kideen dei bat jaso du. Ereagako hondartzan ustez hidrokarburoek eragindako kutsaduraren berri ematen diete; ez omen dakite isuriaren jatorria non dagoen.

Simulazioa pausoz pauso

Goizeko 10etan, Bizkaiko SOS-Deiakeko Larrialdien Kudeaketa Zentroak Gurutze Gorriko Salbamendu eta Sorospeneko kideen dei bat jasoko du Ereagako hondartzan zikingune beltz eta oliotsu batzuk agertu direla esanez; ez omen dakite isuriaren jatorria non dagoen.

Halako abisu baten aurrean, eta gertakariaren inguruko oinarrizko datu guztiak bildu ostean, SOS-Deiakek itsasoan eta mareak eragina duen guneei dagokion taktika operatiboa (IGM) abiatuko du. Hortaz, Ertzaintzak, Agintaritza eta Kontrol Zentroaren (Ardatz) bidez, talde ezberdinetako kideak bertara bidaliko ditu: Hiritarren Segurtasuna, Helikopteroen Unitatea, Hondartzetako Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak, Getxoko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Era berean, Agentziei, Osakidetzari, Suhiltzaileei eta Itsasoko Salbamenduari, besteak beste, simulazioa hasi dutela jakinaraziko diete eta SIMULAZIO bat baino ez denez, ez dutela beraien laguntzarik beharko.

SOS-Deiakeko Kudeaketa Zentroko kideak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzako Esku-hartze Zerbitzuko Guardiako teknikariarekin harremanetan jarriko dira. Gertatutakoaren berri emango diote eta dagoeneko jakinaren gainean dauden taldeak zein diren zehaztuko diote. Era berean, dagoeneko bertaratzen ari den Getxoko Babes Zibileko teknikariarekin ere hitz egingo du.

Esku-hartze teknikariak ordura arte eginiko mobilizazioak baieztatuko ditu eta bera ere guztia jazo den tokirantz doala jakinaraziko du.

Ereagako hondartzako Salbamendu eta Sorospen-postutik ordura arte emandako informazioa dagoeneko bertan den patruila batek jaso duela baieztatuko dio Ertzaintzaren Agintaritza eta Kontrol Zentroak (Ardatz) SOS-Deiaki.

SOS-Deiakek datu hau Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzako Esku-hartze Zerbitzuko Guardiako teknikariari jakinaraziko dio.

Agintaritza Aurreratuko Postua ezarriko dute Ereagako hondartzako Salbamendu eta Sorospen-postuan. Ertzaintzako, Getxoko Udaleko, Gurutze Gorriko, Aldundiko Hondartzen Garbiketa Zerbitzuko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko agintariek eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako Esku-hartze Zerbitzuko teknikariak osatuko dute postua.

Esku-hartze fasea

Aipatutako talde eta errekurtsoak bertaratu ostean, gertatutakoa kontrolatzeko ekintzak hasiko dira:

  • Ertzaintzaren Helikopteroen Unitateak zikingunera hurreratuko dira orbana bertatik ikusi eta bere tamaina, hondartza eta itsasoan duen eragina eta izan dezakeen jatorria aztertu ahal izateko.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak, Salbamendu eta Sorospen antolamenduaren bitartez, Ereagako hondartzako badia eta balizak berrikusiko ditu

• Getxoko Udalaren baliabideek laguntza eta kontrol lanak egingo dituzte.

1.- Kutsadura arriskua dela eta, Hondartzainen laguntzaz, hondartzako gune horretan balizak jarriko dituzte.

2.- Ohiko prozedura jarraituz, SOS-Deiakekin harremanetan jarriko dira eta datu hauek emango dizkiete:

- Isuriaren kokapena
- Isuri mota
- Eragin dituen ondorioak
- Zikingunearen tamaina eta ezaugarriak
- Izan ditzakeen ondorioak

Bertaratu den Osasun Publikoko teknikariak, isuriak hondartzan dauden pertsonei kalterik eragin dien ala ez ebaluatuko dute
Bizkaiko Foru Aldundiaren Hondartza Zerbitzuak bidalitako garbiketa zerbitzuek isuria kutsatzailea kontrolatuko dute, kaltea jasan duen gunea garbitu eta tratatuz.

Itxiera fasea

Helikopteroak inguruak aztertuko ditu Ereagako badian isuri gehiagorik ez dagoela egiaztatzeko.

Gunea segurtatu ondoren, Esku-hartze teknikariak simulazioa bukatutzat emango du eta dagokion abisua emango die bertan parte hartu duten erakunde guztiei eta baita aurretiaz abisatuak izan direnei ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko