Berriak
Eu

Euskadi Goza ezazu berriz Buenos Airesko Paseo La Plaza antzerti gunean

2011.eko ekainak 19

Promozio turistikorako hilabete osoko egitasmoari hasiera eman zitzaien Argentinako hiriburuko Paseo La Plaza antzerti gunean, koktel batekin ongietorri gisa. Euskadiko zaporeen lagin txikiak dastatu ahal izango diren guneko gela VIP-en izango da ekintza.

Jende oparo aurrean Elvira Cortajarena ordezkariak eskertu zuen herri honetan Euskadi ezaguna izateko guztion laguntzagatik eta urtero Espainara joaten diren 240 milako batzuek euskaldunen lurra ezagutzeko asmoa izateagatik. Europara joaten diren beste 350 mila lagunaren bisita da hurrengo helburua.

Espainako enbaxadaren Turismo Kontseilaritzaren ordezkariak, bidaia-antolatzaileak, komunikabideak, Buenos Airesko euskal etxeetako kideak eta Galizia eta Kataluniako Autonomia Erkidegoetako ordezkariak egon ziren, besteak beste.

Azken urte honetan Ordezkaritzak bultzatutako ekintzak zehaztu zizkien Cortajarenak azaldutakoei. "Euskadi ezagutarazteko arrakastatsua izan da esperientzia. Bidaia-antolatzaileekin, komunikabide espezializatuekin harremanetan jarri egin da eta herritarrekin harremanak zabaldu dira baita euskal gizataldearekin ere. Promozio turistikorako iniziatiba hau Patxi López Lehendakariak oraingo legealdiarako bultzatutako kanpo harremanetarako esparru estrategikoan barruan dago", laburtu zuen Ordezkariak.

"Lortutako helburu artean, Air Europa-ren eskaintza eta 12 bidaia-antolatzailekin eta La Nación egunkariko Turismo-eranskineko editorearekin FAMTOUR- trebatzeko tourra egiteko konpromisoa. Helburua zen saltzaileak "Euskadi produktu"-an trebatzea, bere eskaintza turistikoan hartzeko errazteko moduan", adierazi zuen.

2010reko azaroan, Argentinako FIT - Nazioarteko Turismo azokako Espainako Turismo Bulegoaren stand-en egon zen Ordezkaritza. Urtean zehar Tucumán, Mendoza eta Mar del Plata hiritan aurkezpenak egin ziren. Bestalde, euskal etxeetara egindako bisitaldietan jendea parte hartzeko ekitaldi irekiak egin ziren. Bertan "Euskadi Goza ezazu" kanpaina azaldu zuen Ordezkariak Saladillo, Azul, Ayacucho, Concordia, San Juan eta General Rodríguez hiritan, besteak beste.

Paseo La Plaza gunean egiten den promozio ekintza ekainaren 10retik uztailaren 10rera arte, bigarren urte kontsekutiboan egiten da Espainako Turismo Bulegoak emandako hitzarmenaren barruan.

Astean 500 bat lagun joaten diren guneko gela VIP-en egiten da Euskadiren promozioa. Bertan Sagardi jatetxeak eta Goyenechea upategiak eskainitako euskal gastronomiaren berezitasunak dastatzeko aukera izango dute bisitariek. Euskal Herrira bidaiatzeko eta ezagutzeko behar den argibide eguneratuarekin liburuxkak eta ikus-entzunezko materiala eskura izateko aukera dute bisitariek.

Gainera, erakundearen presentzia ikus daiteke antzerti aretoetan eta aparkalekuan. Horrez gain, kulturguneak banatzen dituen publizitate liburuxkekin batera 10.000 eskuko egitarau banatuko dira.

Paseo La Plaza antzerti gunea Buenos Aires hiriburuaren erdi-erdian dago. Hilean 20 mila bat lagun betetzen dituzten 5 areto ditu. Corrientes etorbidean, 1660 zenbakian dago, eta www.paseolaplaza.com.ar webgunean eskaintza kulturala kontsulta daiteke.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria