Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria, Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluko buru

2020-12-18

 Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da, gaur eguerdian, Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuarekin eta Izaskun Landaida Erakundeko zuzendariarekin batera. Urkulluk ongi etorria eman dio legegintzaldiaren hasieran berritu zen kontseilu berriari, eta gogora ekarri du Gobernuak berdintasun-politikak sendotzeko duen konpromisoa. Politika horiek sendotzeko duen konpromisoaren adibide gisa, honako hauek aipatu ditu: Berdintasun Saila sortu izana; berdintasun-politikak zeharka sustatzen jarraituko dela, eta Berdintasunerako Legearen aldaketa onesteko erronka.

Berdintasuneko Sailburuak, era berean, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketaren lege-proiektua izapidetzeko egoera zertan den azaldu du.  Lege-proiektua onetsi du, dagoeneko, Gobernu Kontseiluak, eta, orain, Legebiltzarrean izapidetzen ari da; nabarmendu duenez, lege-proiektuak berdintasun-politikak sendotu eta gizarte- eta araudi-testuinguru berriaren ondoriozko beharrizan eta erronka berrietara egokituko du (Istanbuleko Hitzarmena, 2030 Agenda, Indarkeriaren Aurkako Estatu ituna…).

 Bestalde, Izaskun Landaida Erakundeko zuzendariak honako hauek aurkeztu ditu: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2019ko zifren txostena; EAEko emakume eta gizonen berdintasunerako VII. Plana botere publikoen alorrean gauzatzeari buruzko jarduera-txostena, eta Emakunderen 2019ko memoria.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak